Politika
ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
O. A. | EITB Media
Buruzagi jeltzaleak "normaltasun eta naturaltasun osoz" jarraitu du hautagaien artean izandako lehia, baina barne prozesua hedabideetan "mediatizatu" izana kritikatu du.
Maria Eugenia Arrizabalaga GBBko presidentea, gaur, Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia
Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarraren (GBB) presidente aukeratu berriak eskerrak eman dizkie alderdikideei eta militanteei beregan jarri duten konfiantzagatik: "Dena emango dut konfiantza horri erantzuteko". Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan, ukatu egin du barne prozesuaren baitan alderdi barruan zatiketa egon dela, eta lehen itzulian hainbat batzokitan Eneko Goia eta Imanol Lasa aukeratu izana "normaltasun eta naturaltasun osoz" hartu du.
Hedabideek EAJren barne prozesua "mediatizatu" izana kritikatu du, eta, lurralde batzarrak berritzeko prozesuetan gertatu bezala, Euskadi Buru Batzarra berritzeko prozesuan ere "espekulazio gehiegi" egongo dela uste du.
Azken ziklo elektoralean EAJk behera egin arren, EAEko erakunde nagusietan agintean daudela nabarmendu du Arrizabalagak. Beherakadaren ardura pandemia ostean gobernuan zeuden alderdiek izandako higadurari egotzi dio eta baita oposizioak zuzenean edo "subkontratatuta" jaurtitako gezurrei eta erdi egiei.
Gipuzkoan aurrekontuan onartzeko negoziazioei lotuta, erantzukizunez jokatzeko deia egin dio oposizioari, EAJk eta PSE-EEk buru duen gobernuak alderdiren baten babesa behar baitu kontuak aurrera ateratzeko. Ildo horretan, gogora ekarri du EH Bildu agintean egon zenean jeltzaleek hiru aurrekontu onartzea ahalbidetu zutela.
Bestalde, iragarri du GBBren presidente karguarekin batera Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJren bozeramaile izaten jarraituko duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa