16:44

Politika

upn

Ibarrolak esan du PSN eta EH Bildu geroz eta antzekoagoak direla

AGENTZIAK | EITB MEDIA

UPNko buruaren hitzetan, "zintzotasunik eta benetako konbikziorik gabeko politika akats bat da". Horren harian, zuzenak ez diren eta interes pertsonaletan oinarrituta dauden jokabideak gaitzetsi ditu.

  • UPNko presidente Cristina Ibarrola

    UPNko presidente Cristina Ibarrola

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurrekontuekin lotutako akordioa mintzagai, UPNko buruzagi Cristina Ibarrolak esan du PSNk eta EH Bilduk "desberdinen arteko itun" gisa saldu dutela, baina errealitatea bestelakoa dela, alegia, bi alderdi horiek "geroz eta antzekoagoak" direla, eta, ondorioz, herritarrak eta enpresak "estutzen" dituen zerga politika baten erantzule direla biak.

Bere alderdiak Iruñean egin duen Batzorde Politikoaren irekieran, UPNren zerga proposamena aurkeztu du Ibarrolak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren jaitsiera planteatzen zituen horrekin, "zergak zentzuz txikitzeak ez duelako esan nahi sistema publikoaren jasangarritasun finantzarioari uko egiten zaionik".

UPNko buruaren hitzetan, "zintzotasunik eta benetako konbikziorik gabeko politika akats bat da". Zentzu horretan, zuzenak ez diren eta interes pertsonaletan oinarrituta dauden jokabideak gaitzetsi ditu.

Zehazki, "herritarrei esandako gezurrak" salatu ditu, hots, "EH Bildurekin itxitako akordioetatik iritsitako gezurrak", baita Iruñeko Udaleko zentsura-mozioa eta "ETAko presoei barkatutako 400 urteak ere". Halaber, gogor kritikatu ditu "Pedro Sanchezengandik oso gertu dauden pertsonen inguruan sortu diren ustelkeria eskandaluak ere".

Nafarroan, PSNren eta EH Bilduren artean erakunde guztiak banatu dituztela esan ostean, Ibarrolak adierazi du Maria Chivite presidenteak eta sozialistek, oro har, "elkarrizketarako duten gaitasunaz" hitz egiten dutela etengabe, "baina Nafarroako alderdi bozkatuenari iskin eginda".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena