Politika
Estrasburgon
Erredakzioa
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak "irregular" jo zuen ETAko presoei zigorra luzatzea ahalbidetzen duen legea.
Informazio gehiago (2)
Espainiako Gobernuak Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ren inguruan eman zuen ebazpenaren aurka helegitea aurkeztu du. Uztailaren 10ean emandako ebazpen horretan, Ines del Rio ETAko presoaren salaketa aintzat hartu eta 'Parot doktrina' "irregularra" zela ebatzi zuen.
Justizia Ministerioak azaldu duenez, 'Parot doktrina' deuseztatzeak Espainiako gizartean izango dituen aparteko ondorioak salatu ditu Gobernuak, izan ere, arau hori bertan behera utzita, aske geratuko lirateke "terrorista eta gaizkile arriskutsuak".
Gainera, Gobernuaren arabera, Estrasburgoko auzitegiak ez du bere doktrina errespetatu, orain arte kartzelako onurak ez zirelako zigorren parte eta, beraz, ez zeuden "atzeraezintasun" printzipioaren babespean.
Iragan uztailaren 10ean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Ines del Rio ETAko presoa askatzea agindu zuen eta 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen beretzat, 'Parot doktrina' aplikatuta zigorra modu "irregularrean" luzatu ziotelakoan.
Gobernuak ebazpenaren kontrako helegitea iragarri zuen, eta ebazpena irmoa izan arte presoa ez zuela askatuko jakinarazi zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa