Politika
ZARAUTZ
EITB Media
Hiruputzu gaztetxeak gezurtatu egin du Inaxio Illarramendiri eraso edo jazarpena egin zitzaionik. Zarauzko udal gobernuak, bere aldetik, "eraso onartezina" gaitzetsi du.
Inaxio Illarramendi Zarauzko bigarren alkateorde eta PSE-EEko zinegotzi eta bozeramaile ere badenak pasa den larunbatean herriko gaztetxean (Hiruputzu) jazarpena jasan izana salatu du.
Zinegotzi sozialistak adierazitakoaren arabera, pasa den larunbatean gaztetxera joan zen bikotekidearekin eta lagunekin kontzertu bat ikustera. Une batean, bi pertsona gerturatu zitzaizkion eta adierazi gaztetxean ez zela ongietorria, ondoren, irtetera gonbidatu zuten.
Hiruputzu gaztetxeak larunbatean gertatutakoaren harira oharra kaleratu du "zabaltzen ari den errelato faltsua gezurtatzeko". Azaldu duenez, "ez da egia PSE-EEko zinegotzi bat gaztetxetik bota zenik", ezta gaztetxearen izenean edo talde baten izenean egin zenik, eta "ez da egia eraso bat edo jazarpena jasan zituenik". Edozein kasutan, gogora ekarri du PSE-EEk gaztetxe berri baten kontra bozkatu zuela Zarauzko Udalean, eta, beraz, "ulertzekoa" dela talde horretako kargudun bati adieraztea gaztetxea ez dela bere lekua.
¿¿ GEZURRIK EZ ERANTZUNIK GABE
— Hiruputzu Gaztetxia (@HiruputzuGtx) November 19, 2024
Larunbatian Zarauzko Gaztetxian gertautakuan harira, argipenak eta gure postura. pic.twitter.com/eXijs94JCV
Zarauzko Udal Gobernuak, bere aldetik, gaitzetsi egin du Inaxio Illarramendi Lizarretak larunbat gauean udal eraikina den Zarauzko gaztetxean jasandako "jazarpena".
EAJk eta PSE-EEk bere "gaitzespenik sendoena" adierazi nahi izan dute, "zarauztarrek demokratikoki aukeratutako arduradun publiko izateagatik" jasan duen "eraso honen aurrean".
"Inaxio Illarramendi Lizarretak Zarauzko Udaleko Gobernukide guztien babes osoa du, bere aurkako eta karguaren balio demokratikoen aurkako eraso onartezina izan den egoera tamalgarri honen aurrean", azpimarratu du.
¿ Udal Gobernuaren adierazpena / Declaración del Gobierno Municipal.#Zarautz https://t.co/ypFcQH5Cm0
— Zarauzko Udala (@ZarauzkoUdala) November 19, 2024
Zarauzko EH Bilduk ere oharra kaleratu du eta salatu egin du bi pertsonak Inaxio Illarramendi gaztetxetik bota izana. Halaber, "babesa" adierazi dio zinegotzi sozialistari, eta jasandakoari "onartezin" iritzi dio.
"Gaztetxeak sortzez dira espazio irekiak, askeak eta elkarrenganako errespetuan oinarrituak. Are gehiago, udal eraikina izaki. Zentzu horretan, horrelakorik gehiago ez gertatzea eskatzen dugu", nabarmendu du.
— EHBildu Zarautz (@EHBilduZarautz) November 19, 2024
Bestalde, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Inaxio Illarramendi Zarauzko zinegotzi sozialistak herriko gaztetxean jasandako jazarpena salatu du gaur goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Horren iritziz, "sinestezina" da gazte bat gaztetxean sartu ezin izatea, sozialista izateagatik. Are gehiago, ez du uste gaztetxearen aurka bozkatu izanak hara joateko eskubidea kentzen dionik. "Denok askatasunez bizitzeko eskubidea daukagu, eta beraien jarrera oso antidemokratikoa izan da", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa