22:28

Politika

Ogasun Batzordea

Kongresuak 300.000 eurotik gorako errentei PFEZa igotzea onartu du, baina bankuen gaineko zerga atzera bota du

Agentziak | EITB Media

Eztabaida tentsio eta nahasmen handiko giro batean egin da batzordean, eta etenaldiak, eztabaida tekniko luzeak eta talde parlamentario guztien zalantzak izan dira bozkatzen ari zirenari buruz.

  • Diputatuen Kongresuko Ogasun Batzordea. Argazkia: EFE

    Diputatuen Kongresuko Ogasun Batzordea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diputatuen Kongresuko Ogasun Batzordeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga 300.000 eurotik gorako aurrezki errentetan (% 28tik % 30era) bi puntu igotzea onartu du gaur, baina bankuen gaineko zerga atzera bota du, ERC, EH Bildu eta BNGren abstentzioarekin.

Batzordeak, azken minutura arte zuzenketak negoziatu eta trukatu ondoren, sozietateen gaineko zerga milioi bat euro baino gutxiago fakturatzen duten kooperatiba eta enpresei jaistea eta jarduera artistikoen zerga-ordainketa hobetzea ere onartu du.

Halaber, Gizarte Segurantzako kuoten hobari bat onartu da irabazi asmorik gabeko kirol klub eta elkarteentzat.

Bankuen gaineko zerga mantentzea airean egon da azken unera arte (PSOEk, Sumarrek eta Juntsek adostutako testu alternatibo bat erregistratu da, tarte gehigarri batekin), eta botoetan berdinketa bat ere egon da (ERCren, EH Bilduren eta BNGren abstentzioaren ondorioz), nahiz eta azkenean testua atzera bota dute boto haztatuagatik.

Multinazionalentzat sozietateen gaineko zergaren gutxieneko tasa % 15ekoa izango dela finkatzen duen proiektuak barneratuko ditu ekimen horiek, eta oraindik ez da bozkatu Ogasun Batzordean, Espainiako Gobernuaren zerga-paketea eta gainerako taldeek aurkeztutako zuzenketak bezala, besteak beste, enpresa energetikoen gaineko zergari eustea eskatzen dutenak.

Tentsioa eta nahasmena

Eztabaida tentsio eta nahasmen handiko giro batean egin da batzordean, eta etenaldiak, eztabaida tekniko luzeak eta talde parlamentario guztien zalantzak izan dira bozkatzen ari zirenari buruz.

Hala ere, atzera botatako zuzenketak bizirik atera daitezke -eta, beraz, berriro eztabaidatu eta bozkatu- datorren ostegunean egingo den osoko bilkuran.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena