15:39

Politika

Madril

Isunak onartu dituzte Kongresua inguratzera deitu zuen lehenengo protestagatik auzipetutako 21 lagunetik seik

agentziak | eitb media

Atzerapenak oso nabarmenak izan direnez, kartzela-zigor eskaerak isunetara murriztu dira. Gainerakoek ukatu egin dituzte akusazioak, eta absoluzio librea eskatzen dute.

  • 2012ko irailean Kongresuaren inguruan egindako protesta. Argazkia: EFE

    2012ko irailean Kongresuaren inguruan egindako protesta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2012ko irailaren 25ean Espainiako Diputatuen Kongresua inguratu ostean sortu ziren istiluengatik auzipetutako 21 lagunetako bostek 1.320 euroko isuna ordaintzea adostu dute Madrilgo Fiskaltzarekin, epaiketaren hasieran.

Epaiketa gaur goizean hasi da Madrilgo Zigor auzitegian, atariko gaiekin, eta dispositiboan parte hartu zuten polizien lekukotzekin.

Zortzi urtera arteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte auzipetuen kontra desordena publikoak, agintarien aurkako atentatua, erresistentzia, kalteak eta lesioak egotzita, besteak beste.

Protesta hartan 6.000 pertsona inguru elkartu ziren Neptuno plazan ustelkeria instituzionalaren aurkako protesta baketsua egiteko. Poliziak kargatuz desegin zuen protesta, eta guztira 34 pertsona atxilotu eta 64 zauritu zituzten, tartean 27 polizia.

Saioaren aurretik, auzipetutako bosten abokatuek adostasun akordioa lortu dute delituak aitortuta. Atzerapenengatik, ordea, kartzela-zigorrak isunetara murriztu dira.

Hori horrela, auzipetuetako seik desordena publikoak onartu dituzte, eta isun batekin ordezkatu dute hamaika hilabeteko zigorra,

Protesta hura antolatu zutenetako zortzi Auzitegi Nazionalean auzipetu zituzten. Tartean zegoen Elena Martinez, garai hartan 25S koordinadoraren bozeramaile zena.

Epaitegira iritsi denean, ekintzaileak esan du epaiketa duela 12 urte Cristina Cifuentes Gobernuaren ordezkariarekin hasi zen "gorakada errepresiboaren" parte dela.

Akordioarekin bat egin ez duten auzipetuek ukatu egin dituzte delituak, eta absoluzio librea eskatzen dute. Abokatuek bideoak, fotogramak eta argazkiak aurkeztu dituzte errugabetasuna egiaztatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena