Politika
Inkesta
agentziak | eitb media
Sozialistek bikoiztu egin dute popularrekiko duten aldea. Sumarrek koska bat egin du gora, eta % 7ra iritsi da.
SAnchez eta Feijoo, Kongresuan. Argazkia: EITB MEdia
Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) azaroko Iritzi Barometroaren emaitzak argitaratu ditu, Valentzian eta inguruan 220 hildako baino gehiago eragin dituen goialdeko borraskaren ostean kaleratutako lehenengoa. Horren arabera, PSOE PPren gainetik dago, 4,9 puntuko aldearekin, aurrekoan halako bi.
PSOEk % 34,2ko babesa jaso du inkestan, aurrekoan baino bi hamarren gehiago. PPk, berriz, horixe galdu du, bi hamarren, eta % 29,3an geratu da.
Voxek % 11,8ko babesa du oraingoan ere. Sumarrek koska bat egin du gora, eta % 7raino iritsi da.
Zentroak aldaketak atzeman ditu Euskal Herri mailako alderdietan ere: EH Bilduk gora egin du hamarren bat, eta % 1ean geratu da, EAJren aurretik; jeltzaleek bi hamarren galdu eta % 0,8ra jaitsi baitira.
Katalunian, Juntsek bost puntuko gorakada izan du boto-asmoan, % 1,7raino, eta aurrea hartu dio hamarren bat galduta % 1,5ean geratu den ERCri.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa