Politika
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "oso zail" ikusten du gaurko bozketa, eta negoziazioak azken unera arte izatea aurreikusi du. Uste du ezkerreko taldeek (Podemosez gain, EH Bildu eta ERC) "eurena" bakarrik defendatzen dutela, eta "gutxieneko bat" adosteko dei egin die.
Esteban, elkarrizketaren une batean. EITB Media
Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen eledunak "oso zail" ikusten du gaur Behe Ganberan zerga erreformaren harira dagoen bozketa. Inbestidura blokeko alderdi guztien babesa behar du Pedro Sanchezen gobernuak neurri fiskalak aurrera ateratzeko, eta beraz, "ezinezkoa da jakitea zer gertatuko den". Aurreikusi duenez, arratsaldeko lehen ordura arte egongo dira negoziatzen.
Ingurumari horretan, Podemos "oso faktore garrantzitsua" dela uste du, eta bere jarrera salatu du. Izan ere, azaldu du inkestetan Jone Belarraren taldea Sumarren alde azaldu dela boto asmoan, eta baliteke horregatik "tentazioa" izatea "hauteskundeak berriro egiteko".
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketa batean, Esteban kritiko azaldu da ezkerreko gainerako taldeekin ere (ERC eta EH Bildu): "Eurena eta nahi duten legez hor egotea nahi dute, eta hori ezinezkoa da". Hala, "gutxieneko bat" adosteko dei egin die.
PPk har lezakeen jarreraz galdetuta, uste du "pozoidun karamelua" eman diola PSOEri, Europako zerga adosteko babesa bai, baina ez du argi gobernuak hainbat diru-sarrera bermatzeko sozialistek aurkeztutako zuzenketen alde bozkatuko duen.
Horrenbestez, zergen inguruko auzia argitzeke dagoela, Estebanek "ziurtzat" jo du Espainiako Gobernua aurreko aurrekontuak luzatuta moldatu beharko dela 2025eko lehen txanpan behintzat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa