20:32

Politika

Valentziako Erkidegoa

Susana Camarero presidenteordea izango da Valentziako Gobernuko bozeramailea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hurrengo egunetan aldaketa gehiago iragarriko omen ditu Gobernuak. Asmoa da Valentziako Erkidegoko ekonomia eta gizartea bere onera etortzeko planari egokitutako egitura berria diseinatzea.

  • Valentziako Gobernuko presidenteorde Susana Camarero

    Valentziako Gobernuko presidenteorde Susana Camarero

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Valentziako presidenteorde eta Gizarte Zerbitzu, Berdintasun eta Etxebizitza departamentuko kontseilari Susana Camarero Gobernuko bozeramaile izango da aurrerantzean, Ruth Merino Ogasun, Ekonomia eta Administrazio Publikoko kontseilariaren kargua hartuta.

Hurengo egunetan aldaketa gehiago iragarriko omen ditu Gobernuak. Asmoa da Valentziako Erkidegoko ekonomia eta gizartea bere onera etortzeko planari egokitutako egitura berria diseinatzea, urriaren 29ko hondamendiari erantzute aldera, Gobernuak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Iragan ostiralean, Carlos Mazon presidenteak aurreratu zuen presidenteorde transbertsal bat nahi zuela berreraikitze plana koordinatzeko. Halaber, esan zuen Larrialdi eta Barne Kontseilaritza berrituko duela, krisi egoerei arin eta modu koordinatuan erantzuteko, eta valentziarren segurtasuna bermatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena