05:00

Politika

FISKALITATEA

Zerga erreformaren auziari berriro heldu eta bidean izandako oztopoak gainditzeko formulak bilatuko ditu PSOEk

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sozialistek ez badute hori lortzen, Europako zerga besterik ez dute onartu ahal izango, PPren babesa baitaukate horretarako.

  • Diputatuen Kongresua

    Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur, astelehenarekin, Kongresuak berriro helduko dio enpresa multinazionalei zerga berria ezartzeko proiektuaz arduratzen den Ogasun Batzordeari. PSOEk, bitartean, bere erreforma fiskalari Gobernuko bazkideek jarritako trabak gainditzeko irtenbideak bilatzen jarraituko du. Ez badu hori lortzen, Europako zerga besterik ez du onartu ahal izango, PPren babesa baitauka horretarako. 

Joan zen astean, birritan atzeratu behar izan zuten batzordea, PSOEk, Sumarrek eta inbestidura blokeak hainbat neurri fiskal sartu nahi zituztelako egitasmoan, baina iritzi kontrajarriak azalduta.

Bada, sozialistek batzuekin zein besteekin negoziatu dituzte proiektu horren zuzenketak, nahiz eta hasiera bateko helburu bakarra multinazionalei % 15eko gutxieneko zerga ezartzea zen.

Lehen akordioak EAJrekin eta Juntsekin

PSOEk batzorde barruko bilerei ekin aurretik akordioak itxi zituen EAJrekin eta Juntsekin. Jeltzaleekin adostu zuen, besteak beste, bankuen gaineko zerga aldatzea, eta iraunkor bihurtzea.

Ezkerreko bazkideek ez zuten akordioa begi onez jo, ezta Sumarrek berak ere, argi utzi baitzuen energia enpresen gaineko zerga marra gorria zela negoziazioan.

Batzordearen txostena onartzeko, sozialistek erabaki zuten soilik lau zuzenketa sartzea (ezaugarri teknikoak zituzten zuzenketak ziren guztiak). Batzordearen esku utzi zuen, ostera, zerga polemikoenen inguruko ebazpena. Formula horrek arrakasta izan zuen, eta gehiengoak eman zion babesa testuari.

PSOEren eta Sumarren arteko akordioa

PSOEren asmoa zen batzordea hurrengo astelehenerako deitzea, baina bazkideak tematuta zituela ikusita, bilera atzeratu behar izan zuen, babes nahikorik ez zuelako. Hori bai, Gobernuak atzera bota zituen taldeek ezarritako 17 zuzenketa, besteak beste, ile-apaindegiei BEZa txikitzea.

Trukean, luxuzko gailuak zergapetzeko eta osasun pribatuari fiskalitatea handitzeko akordioa itxi zuen Sumarrekin.

Ostegunean, batzorde berria deitu zuten egunean, PPk proposamen berri bat luzatu zion PSOEri: legea onartzea, baina Bruselak exijitzen duen gutxieneko zerga orokorrera mugatuta, eta hidrokarburoen BEZaren iruzurrarekin amaitzea, baina zerga berririk ezarri gabe.

Gauzak horrela, Kongresuko iturrien artean zabaldu da mahai gainean egon litekeen formuletako bat dela, lege dekretu bidez, gaur egun energia enpresek duten zerga sei hilez luzatzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena