Itxi

Politika

GOIALDEKO DEPRESIOA

Mazonek "egiez eta gezurrak" baztertzeko eskatu, eta "kontraesanak" leporatu dizkio Espainiako Gobernuari

agentziak | eitb media

Esan du ez zela inkomunikatuta egon bazkarian zehar, eta ez zela beharrezkoa bera CECOPIn egotea erabakiak hartzeko.

  • Mazon CECOPIren bilera batera iristen. Argazkia: EFE

    Mazon CECOPIren bilera batera iristen. Argazkia: EFE

Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak eskatu du alde batera uzteko urriaren 29an berak egin zuenaren inguruko "egiez eta gezurrak", eta berretsi du ez zela inkomunikatuta egon bazkarian zehar; adierazi duenez, Cullerako alkatearekin hitz egin zuen, besteak beste. Gainera, Espainiako Gobernua, bere erakundeen bitartez, "kontraesanetan" ari dela salatu du.

Mazonek L'Elianan egin ditu adierazpenok, Larrialdien Koordinaziorako Zentroan CECOPIk egin duen batzarrera joan denean.

Foratako urtegia apurtu egin zitekeela jakinda Espainiako Gobernuak agintea zergatik ez zuen hartu galdetu du: "Gobernuak 17:30ean 80.000 valentziarren bizitza arriskuan egon zitekeela jakinda ez zuen agintea bere gain hartu CECOPIn, Gobernua bera parte den organoan, erabakiak hartzeko gai ez zirelako?".

Aaemetek, Espainiako Larrialdietarako Unitate Militarrak eta Espainiako Gobernuak ezbaian jarri dituzte Mazonen adierazpenak.

Mazonek esan du "gezurra" eta "egunotako egiez handienetako bat" dela bost orduz bazkari batean inkomunikatuta egon izana; izan ere, 18:28an Cullerako alkatearekin eta "beste batzuekin" hitz egin zuela esan du: "Ni ez nintzen inkomunikatuta egon. CECOPI 17:00etan osatu zen, eta ni 17:30ean deiak jasotzen ari nintzen, kontseilariarenak, Diputazioko presidentearenak…".

Era berean, esan du eguneko agendari eutsi ziola "mundu guztia prest" zegoelako eta bera parte ez den organoa osatuta zegoelako.

Boluntarioak Paiportan. Argazkia: EFE

Horren esanetan, hori da egiez handienetakoa, CECOPI "guztiz osatuta" zegoelako eta "inor ez zegoelako Generalitateko presidentearen zain erabakiak hartzeko".

Sanchezek Kongresuan agerraldia eskatu du azaroaren 27rako, goialdeko depresioari buruzko azalpenak eman ditzan.

Mazonek berretsi du ezinezkoa izango zela Generalitatearen zain egon behar izatea erabaki teknikoak hartzeko, horrek "erreakziorako gaitasunik eza" eragingo lukeelako.

Larrialdietarako Unitate Militarra ere izan du hizpide, eta kritikatu du "aldi berean esatea Generalitatearen baimenik gabe ezin dela martxan jarri, ezin zuela ezer egin, eta egun batzuk geroago esatea Generalitatearen baimenik gabe lanean ari zela. Zein da egia?".

Cullerako alkateak ukatu egin du goialdeko depresioaren berri eman ziola Mazonek deitu zionean

Jordi Mayor Cullerako (Valentzia) alkateak aitortu du Carlos Mazonek deitu egin ziola urriaren 29an, baina zehaztu du ez ziola egoera meteorologikoaren inguruko jakinarazpenik eman, eta gaineratu du ez dakiela zergatik deitu zion.

Deian, Jordi Mayorrek esan zion Culleran ez zuela euririk egin egun horretan, Jucarren izan ezik, eta begiradak ibaian jarrita zituztela azaldu zion, gainezka egiteko arriskua zegoelako. Gainera, "hasiera batean lasai" zeudela ere esan zion Mayorrek, Algemesiko Jucar ibaiaren emaria pixkanaka jaisten ari zelako.

Hots, herritarrei 20:00 aldera salelako telefonoetara bidali zitzaien abisuak jakinarazi zion ibaiaren emaria berriz igotzen ari zela. 21:20 arte ez zuen mezu gehiagorik jaso, mugikorraren bigarren abisua izan arte. "Generalitateak ez zigun jakinarazi Jucar ibaiak gainezka egiteko arriskua zegoela", gaineratu du Mayorrek.