Politika
Azaroa eta urtarrila
Erredakzioa
Euskal presoen eskubideen aldeko plataformak manifestazioak deitu ditu, aldarrikapenak Espainiako eta Frantziako estatuei helarazteko "une egokia bizi dugulako".
Herrirako ordezkariak, manifestazioen aurkezpenean. Argazkia: Efe
Informazio gehiago (1)
Herrira euskal presoen eskubideen aldeko plataformak manifestazioak deitu ditu Baionan eta Bilbon (azaroan eta urtarrilean, hurrenez hurren) aldarrikapenak Espainiako eta Frantziako estatuei helarazteko "une egokia bizi dugulako".
Herrirak azaldu duenez, gizarteari "bozgorailua" eman nahi diote manifestazioen bitartez, "kartzela-politika aldatzea" eskatzen duelako "irmoki".
Plataformaren arabera, kartzela-politika hori da hain zuzen ere "irtenbideak eta bakea eraikitzea galarazten ari dena", eta "presoen eta iheslarien egoera konpontzeko ezinbestekoa da Parisen eta Madrilen eragina".
Lehenengo mobilizazioa azaroaren 10ean izango da, Baionan (Lapurdi). Martxa 15:30ean abiatuko da Euskaldunen Plazatik.
Bigarren manifestazioa, Bilbokoa, urtarrilaren 12an izango da, Bilbon. 17:30ean abiatuko da Casillatik, eta urte hasieran "100.000 pertsona baino gehiago bildu zituen" manifestazioaren ibilbide bera izango du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa