11:05

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

San Jose: "Presoei behin eta berriro eskatuko diet egindako mina aitortzeko eta Justiziari laguntzeko"

EITB MEDIA

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Justizia sailburuak esan du ETAko presoei eskainitako hirugarren graduak "legeari jarraikiz" eman dituztela.

  • Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Jose

    Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Jose

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Jose Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da gaur, ostiralarekin. Bertan, aurrekontuak zertara bideratuko dituzten aurreratu du solasaldi hasieran. "Zerbitzu publikoa indartzea, espetxeen kudeaketa eta biktimen arreta hobetzea eta memoria oso bat garatzea dira gure helburuak", esan du. ETAko presoei eskainitako hirugarren graduei buruz adierazi du "legeari jarraikiz" eman dituztela.

Memoriaren afera ere hartu du hizketagai, eta horren inguruan aurreratu du bere sailak "hausnarketarako memoria kritiko bat" eraikitzeko bitartekoak dituela. Horretarako, beharrezkotzat jo du Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren erritmoa arintzea, eta ikerketarekin eta hedapenarekin zerikusia duten gaiak aztertzea.

EH Bilduk eta PPk, elkarrekin, Memoriaren Egunean parte hartzea posible izango litzatekeen galdetuta, nabarmendu du ekitaldian nornahik parte har zezakeela, baina "alderdi batzuek aitzakiak jarri zituzten".

Biktimak eta biktimarioak

Justizia sailburuaren iritziz, oso garrantzitsua da biktimak eta "gaizkileak" ikastetxeetan egotea, gazteek Euskal Herrian gertatutakoaren berri izan dezaten.

"Inoiz ez naiz nekatuko egindako mina aitor dezatela eskatzeaz, ez eta Justiziari lagun diezaiotela exijitzeaz ere", esan du. "Askok eta askok pauso hori eman behar dute oraindik", azpimarratu du.

Indarkeria matxistaren biktimak

Gaia erabat aldatuta, San Josek iritzi dio epaitegietan ere formakuntza landu beharra dagoela, bertara jotzen duten emakumeak babestuta senti daitezen.

Doako justizia indartzea ere izango du helburu bere sailak, eta biktima erdigunean kokatzen duen justizia berreraikitzailea bultzatzea.

Azkenik, Euskadin gazteen artean aplikatzen den justizia ereduaz nabarmendu du "eredugarria" dela. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena