Politika
GOI DEPRESIOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kongresuan egin duen agerraldian, iragarri du kaltetuei laguntzeko eta horien eskariak bideratzeko Goi Batzorde bat sortuko dutela. Orain, "erakundeen indarra" kaltetuei bideratu behar zaiela nabarmendu du.
Angel Victor Torres, gaur Kongresuan. Argazkia: EFE
Duela bi aste Valentzia astindu zuen Goi-geruzetako Depresio Isolatuak (GOIDI) utzitako hondamendiaren aurrean Espainiako Gobernuak egindako kudeaketaren eta hartutako erabakien inguruko azalpenak eman ditu Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak, Kongresuan gaur egin den osoko bilkuran. Kronologikoki azaldu ditu Espainiako Exekutiboak emandako urratsak, baina, aurretik, batasunerako deia egin die talde guztiei, eta fokua kaltetuengan jartzeko eskatu. "Helduko da erantzukizunak argitzeko ordua", esan du.
Larrialdi egoera deitzeko PPk egindako eskariari erantzunez, Babes Zibilerako Legearen testua ekarri du gogora Torresek. Arau horren arabera, erkidego batean larrialdi egoeraren 3. maila ezarriko da, bertako gobernuak hala eskatzen duenean. Valentziako kasuan ez zela halakorik gertatu azaldu du ministroak.
Bere hitzetan, Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak ez du inongo momentutan larrialdi nazionala deitzea eskatu. Egoera horren ezarpenak, gehitu du, kudeaketaren agintea Espainiako Gobernuak hartzea ekarriko luke, besteak beste. Beraz, inork eskatu gabe larrialdi egoera ezartzea, "inposizioa" litzatekeela uste du, eta Generalitateren "eskumenetan esku-hartzea".
"Lurraldeak ondoen alkateek eta bertako arduradun teknikoek ezagutzen dituzte. Horiek dakite kale jakin batzuetan zein den bertara sartzeko edota bertatik ateratzeko biderik egokiena eta eraginkorrena", adierazi du.
Azkenik, ministroak iragarri du kaltetuei laguntzeko eta eskariak bideratzeko Goi Batzorde bat sortuko dutela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa