Politika
Aurrekontuak
Agentziak | EITB MEDIA
Koalizio abertzaleak etxebizitza, zaintza eta soldatak aldatzearen alde egin du, eta aldaketok 350 milioi euroko balioa izango dutela adierazi.
Albisteak (1)
2025erako aurrekontuetan "egiturazko aldaketak" eskatu dizkio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari, batez ere etxebizitzaren, zaintzaren eta soldaten arloetan.
Eusko Jaurlaritzak EH Bildurekin amaitu du oposizioko taldeekin aurrekontuen inguruko akordioa lortzeko bilera sorta, baina EAJren eta PSE-EEren Gobernuak gehiengo nahikoa du kontuak bere kabuz onartzeko.
Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuarekin ordubeteko bilera egin ondoren, Nerea Kortajarena EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzari dokumentu bat eman dio, bere proposamena "errealista eta zehatza" dela esanez. "Honaino ekarri gaituzten politika neoliberalen porrota bezain errealista, eta herritarren bizitzan izandako ondorioak bezain zehatza", azpimarratu du.
Horregatik, politikak aipatutako hiru esparruetara (etxebizitza, soldatak eta zaintzak) "birbideratzea" proposatu dute. Osasungintza kanpoan utzi dute, izan ere, EH Bilduren ustez, Osasun Ituna martxan dela, hori da eztabaidatzeko esparrua.
Aurrekoaz gain, EH Bilduk ere erreforma fiskal sakona proposatu du.
"Ez da doikuntza txikien proposamen bat, egiturazko aldaketak planteatzen ditugu, herritarren arazoak konponduko dituzten politika publikoak. Kontu hauetan anbizio maila nahikoa bermatuko duen akordio politiko baten bila gabiltza", gaineratu du.
Bere balorazioak entzun ondoren, sailburuak horiek aztertzeko eta Jaurlaritzak proposamen bat egiteko konpromisoa hartu du, "aurrekontuei eman dakiekeen babesa aztertzen jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzak duen gehiengo parlamentarioaz harago".
Atzo, astelehena, D'Anjou sailburua PPrekin eta Sumarrekin bildu zen; lehena baikor agertu zen aurrekontuak babesteko, betiere Segurtasunerako eta Osasunerako partidak handitzen badira. Sumar, berriz, proposamenaren aurka agertu zen, "zaharrak" eta haiengandik oso urrun daudela argudiatuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa