08:51

Politika

GOIDI

Espainiako Gobernuak 3.765 milioi euroko laguntzak onartu ditu goialdeko borraskak kaltetutakoentzat

Agentziak | EITB Media

Iragan asteartean Ministroen Kontseiluak onartutako lehen neurri sorta (10.600 milioi) kontuan hartuta, dagoeneko 14.373 milioi euroko balioa duten languntzak aurrera atera ditu.

  • Pedro Sanchez, gaur, Moncloa Jauregitik egin duen agerraldian

    Pedro Sanchez, gaur, Moncloa Jauregitik egin duen agerraldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak bigarren laguntza sorta onartu du, goialdeko borraskak Valentziako Erkidegoan, Gaztela-Mantxan eta Andaluzian kaltetutakoei bideratuta. Zehazki, 3.765 milioi euroko balioa duten 110 neurri osagarri aurrera atera ditu.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur goizean agerraldia egin du Moncloa jauregian, astelehenera aurreratutako Ministroen Kontseiluak oniritzia eman dion premiazko bigarren lege-dekretu baten berri eman eta onetsi diren laguntzak eta neurriak zehazteko. Iragan asteartean, Ministroen Kontseiluak 10.600 milioi euroko lehen laguntza sorta onartu zuen eta, hortaz, dagoeneko 14.373 milioi euroko balioa duten laguntza-partidak aurrera atera ditu goialdeko borraskak kaltetuentzat. 

Aipaturiko neurriak premiazko prozedura erabilita onartu dira, eta, ondorioz, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster sartuko dira indarrean.

"Espainiako Gobernua eta Espainiako jendartea oso-osorik valentziarren alboan egongo dira behar adina denbora", nabarmendu du gobernuburuak.

Bigarren laguntza sorta horren baitan, Espainiako Gobernuak erabaki du etxebizitzak errentan dituzten etxejabeei ere kalteengatiko laguntzak ematea. Halaber, maizterrek ordaina jasoko dute hondatutako altzariak eta gauzak erosteko, baita oinarrizkoak ez direnak erosteko ere.

Halaber, laguntzak eskatzen dituzten kaltetuek % 50eko aurrerakina berehala jasoko dute, espedientearen tramitazioari itxaron beharrik gabe.

Hipoteka maileguak dituzten kaltetuek beren hipotekak 12 hilabetez izoztu ahal izango dituzte. Behin denbora hori igarota, praktika onen kodea aplikatzeko eskatu ahalko dute 12 hilabete gehiagoz, 300 euro inguruko zenbatekoa ordaintzeko.

Bestalde, goialdeko borraskaren zuzeneko kalteterik izan ez dituzten enpresek ere Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak eskatu ahalko dituzte, hondamendi naturalaren ondorioak pairatu baldin badituzte. Kasu horretan, Gizarte Segurantzak langileen kotizazioaren % 100 ordainduko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena