Itxi

Politika

''Koldo auzia''

Auzitegi Gorenak Abalos ikertuko du, 'Koldo auzia'ren harira

Agentziak | EITB Media

Hainbat delituren zantzuak —talde kriminaleko kide izatea, eraginen trafikoa, eroskeria eta diru publikoa bidegabe eralgitzea— atzeman ditu Goreneko Zigor arloko Salak.

  • Abalos, artxiboko argazki batean.

    Abalos, artxiboko argazki batean.

Auzitegi Gorenak bere gain hartu du Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Garraio ministro ohi eta PSOEren Antolaketa idazkari izandakoaren kontra 'Koldo auzia'ren baitan egin beharreko ikerketa, eta politikariak pandemia garaian erakunde publikoei maskarak saltzeko osatutako sare ustelean egindakoa ikertuko du, hainbat delituren zantzuak atzemanda. 

Abalos foruduna da —diputatua da, lehen PSOEkoa, eta orain Talde Mistokoa—, eta horregatik Goreneko Zigor arloko Salari dagokio ikerketa. Ministro ohiaren inguruko ikerketan hura eta delituen artean "ezinbesteko loturarik" ez balego behintzat, gainerako auzipetuen ikerketa Auzitegi Nazionalak egingo du. 

Hain justu, Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak bidali zuen auzia Gorenera. Horren idatzia aztertuta, Salak ondorioztatu du "deskribatu diren gertakariak, ikerketan zer gerta ere, delitu izan daitezkeela". Zehazki, talde kriminaleko kide izatea, influentzia trafikoa, eroskeria eta diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituen zantzuak atzeman ditu Auzitegiak. 

Hori horrela, Gorenak "ezinbestekotzat jo" du ikertzen jarraitzea, eta Leopoldo Puente magistratua jarri du horren arduradun.