Politika
ETXEBIZITZA
EITB MEDIA
Iruñea, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien dira eremu tentsionatu izendatzeko prozesua abian jarriko den herriak.
Tutera, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Nafarroako Gobernuak 21 udalerritan abiatuko ditu etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko izapide administratiboak. Hain zuzen, Iruñea, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien dira prozesua abian jarri den herriak, denak 5.000 biztanletik gorakoak: Foru Erkidego osoko 459.088 herritar batzen dituzte herriok, biztanleria osoaren % 68.
Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken kontseilariak eman ditu datuok, goizean egin duen agerraldian. Azaldu duenez, oraingoz, izapideak non hasiko dituzten zehaztu dute, eta gauzak ondo, urtarrilaren amaieran formalki hasiko dute prozesua aipatutako herriotan.
Tokian tokiko etxebizitza merkatuaren egoera aztertu ondoren osatu dute zerrenda, Alfaroren arabera. Besteak beste, Nafarroako Foru Ogasunaren, Espainiako Erregistratzaileen Elkargoaren, Nafarroako Estatistika Institutuaren eta Foru Erkidegoko Alokairuen Erregistroaren estatistikak eta datuak aztertu dira, etxebizitzen prezioaren eta alokairuen bilakaera zein izan den jakiteko. Bilakaera hori azken bost urtetan KPIak izan duenaren gainetik hiru puntukoa izatea, eta etxeko oinarrizko gastuak ordaintzeko ahalegin ekonomikoa batez beste familien diru-sarreren % 30etik gorakoa izatea dira herri bat tentsio handiko izendatzeko baldintzak. 21 herri horietatik batzuk bi baldintzak betetzen dituzte, eta beste batzuk bakarra.
Kontseilariaren hitzetan, "neurria ezinbestekoa da", administrazio publikoaren egiteko baita "eskura dituen erremintak erabiltzea", prezioen etengabeko igoera gelditu eta herritar orori etxebizitza eskubidea bermatzeko. "Gizarte larrialdi egoera batean gaude, eta neurri guztiak beharrezkoa dira", gehitu du.
Nafarroako Parlamentuak Etxebizitza Eskubideari buruzko Foru Legea aldatzea onartu zuen joan den ostegunean eta, horrekin, Foru Gobernuak etxebizitzen prezioak mugatzeko aukera izango du etxebizitza merkatu tentsionatutzat jotzen diren eremuetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa