Politika
Nafarroa
Erredakzioa
Itun hautsi ondoren, saihestezina zen Aralarrek erabakiak hartzea, alderdiko koordinatzailearen iritziz.
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea. Argazkia: Euskadi Irratia
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Uxue Barkos Iruñeko Udaleko zinegotzi eta Geroa Baiko diputatuari eta Eusko Alderdi Jeltzaleari egotzi die Nafarroa Bai koalizioaren haustura.
“Aralarrentzat ez da amaitu NaBai, Nafarroa Bai koalizio bat da, kontratu bat, eta EAJk eta Uxue Barkosek hautsi dute kontratu hori, eta, horregatik, ondorioak atera beharko dira”, adierazi du Patxi Zabaletak Bozeramaileen Batzordearen ondoren.
Ostegunean, Manu Ayerdi parlamentariarekin NaBairen hausturaren gaia jorratu zenean, “ados zegoen hausturarekin” eta “ez zuen proposamenik egin horretarako aukera eman zitzaionean”, eta ezta duela hilabete batzuk “komisioen kontua aldatu zenean” ere, azpimarratu du Patxi Zabaletak. Hori dela eta, erabakiak hartu dituztela gaineratu du.
“Barkosek eta EAJk ituna hautsi dutela” frogatu ostean, “saihestezina” zen Aralarrek erabakiak hartzea; horregatik, erabaki zuen alderdiak Ayerdi Nafarroako Parlamentuko komisioetako bozeramaile karguetatik kentzea.
NaBai talde parlamentarioa 8 parlamentarik osatzen dute: Aralarreko 5k, EAJko Manu Ayerdik, eta Juan Carlos Longas eta Patxi Leuza independienteek. “Gaur egun 8 parlamentari gara: beren kabuz gehitu ziren taldera, eta nahi dutenean kide izateari utz diezaiokete”, gaineratu du Zabaletak.
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Uxue Barkos Iruñeko Udaleko zinegotzi eta Geroa Baiko diputatuari eta Eusko Alderdi Jeltzaleari egotzi die Nafarroa Bai koalizioaren haustura. “Aralarrentzat ez da amaitu NaBai, Nafarroa Bai koalizio bat da, kontratu bat, eta EAJk eta Uxue Barkosek hautsi dute kontratu hori, eta, horregatik, ondorioak atera beharko dira”, adierazi du Patxi Zabaletak Bozeramaileen Batzordearen ondoren. Ostegunean, Manu Ayerdi parlamentariarekin NaBairen hausturaren gaia jorratu zenean, “ados zegoen hausturarekin” eta “ez zuen proposamenik egin horretarako aukera eman zitzaionean”, eta ezta duela hilabete batzuk “komisioen kontua aldatu zenean” ere, azpimarratu du Patxi Zabaletak. Hori dela eta, erabakiak hartu dituztela gaineratu du.“Barkosek eta EAJk ituna hautsi dutela” frogatu ostean, “saihestezina” zen Aralarrek erabakiak hartzea; horregatik, erabaki zuen alderdiak Ayerdi Nafarroako Parlamentuko komisioetako bozeramaile karguetatik kentzea.NaBai talde parlamentarioa 8 parlamentarik osatzen dute: Aralarreko 5k, EAJko Manu Ayerdik, eta Juan Carlos Longas eta Patxi Leuza independienteek. “Gaur egun 8 parlamentari gara: beren kabuz gehitu ziren taldera, eta nahi dutenean kide izateari utz diezaiokete”, gaineratu du Zabaletak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa