16:09

Politika

ERREJON AUZIA

Epaileak onartu egin du Elisa Mouliaa aktoreak sexu erasoagatik Errejonen kontra jarritako salaketa

EITB MEDIA

Adolfo Carretero magistratuak hrrengo egunotan deituko du deklaratzera biktima, jarritako salaketa berretsi dezan. Ondoren, Errejoni hartuko dio deklarazioa.

  • Iñigo Errejon, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Iñigo Errejon, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Errejon Sumar Mugimenduko diputatu eta bozeramaile ohiaren aurkako auzi prozesua abian da. Adolfo Carretero Madrilgo 47. zenbakiko Instrukzio Auzitegiko epaileak bere gain hartu du Elisa Mouliaa aktoreak sexu erasoagatik jarritako salaketa ikertzeko ardura. Errejonek diputatu aktari uko egin diola eta foruduna ez dela baieztatutakoan onartu du salaketa epaileak.

Auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez, Carreterok hurrengo egunotan deituko du deklaratzera biktima, jarritako salaketa berretsi dezan, eta hori egin ondoren, Errejoni hartuko dio deklarazioa. Bi aldeei entzun ondoren erabakiko du salatutako gertakariak argitzeko izapide gehiago zabaldu edo ez.

Mouliaak joan den ostiralean salatu zuen Errejonek sexu jazarpena egin ziola, 2021eko irailean. Ordu batzuk lehenago, ordura arte Sumar taldeko diputatu eta bozeramaile zenak dimisioa eman zuen kargu guztietan, eta politikagintza uzteko asmoa iragarri, sare sozialetako zenbait mezu anonimok jarrera matxistak izatea leporatu eta gero. Sumarrek jakinarazi zuenez, Errejonek berak aitortu egin du salaketa horiek benetakoak direla.

Gaur, beste emakume batek jarri du salaketa Sumarren eledun izandakoaren kontra, sexu askatasunaren kontrako delituagatik.

Sumarren asanblea

Testuinguru horretan, Sumarreko Koordinazio Taldeak bilera egingo du azaroaren 9an, alderdiaren bigarren asanblea atzeratu edo ez erabakitzeko. Hasieran, abenduaren 14an eta 15ean zen egitekoa.

Txema Guijarro Sumarreko talde parlamentarioko idazkari nagusiak data aldatzearen egin du, Errejon bera zelako, hain justu, kongresuko ponentzia politikoa koordinatu behar zuena.

Guijarroren esanetan, "hasieratik" ari dira aztertzen bozeramaile berria nor izango den, baina oraindik ez dute akordiorik lortu alderdia osatzen duten taldeen artean. Gainera, izena hautatu baino lehen, espazio osoa berrantolatu beharra dagoela iritzi dio, IUk eta Compromisek aldarrikatu bezala.

Horren ildotik, Sumarrek kargugabetu egin du Marta Sanchiz, Errejonen kabineteko egungo zuzendaria.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena