20:10

Politika

JxCat

Laura Borrasek Juntseko presidentetza utziko du: "Inoiz ez dut Puigdemont ordezkatu nahi izan"

Agentziak | EITB Media

Borrasek agur hitzaldia eman du gaur Juntsen kongresuan, eta bertan iragarri du erabakia, bere buruarekiko "leialtasunagatik" uzten duela esanda. "Guztion presidentea" izan nahi izan duela esan du, eta barkamena eskatu du, "lehen pertsonan", egin dituen akatsengatik.

  • Laura Borras, agurreko hitzaldian. EFE

    Laura Borras, agurreko hitzaldian. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laura Borras JxCateko presidenteak esan du bere buruarekiko "leialtasunagatik" eta "koherentzia pertsonal eta politikoagatik" uzten duela kargua, eta pozik sentitzen dela "ez gertuko nahiz ezezagunen errepresioak, ez eta politikaren mundu ilunak ere" ez dutelako aldarazi.

Hala esan du JxCateko kongresuaren osoko bilkuran, Calellan (Bartzelona), Carles Puigdemont presidente aukeratuko duen biltzarrean eman duen agur hitzaldian.

Borrasek "guztien presidentea" izan nahi izan duela esan du, eta barkamena eskatu du, "lehen pertsonan", egin dituen akatsengatik.

Puigdemonten etorkizuneko presidentetzari erreferentzia eginez esan duenez, kongresu honekin "anomalia bat amaitu da: presidenta JxCateko presidentea izatea presidente izan gabe".

"Alderdiaren buru izan naiz bere aurretik eta bere ondoren, baina ez dut inoiz presidentea ordezkatu nahi izan, ez ezertan, ez ezertarako. Berak eskatuta sartu nintzen politikan (...), eta presidenteak eskatu didan lekuan egoteko beharrezkoak izan diren gauza guztiak utzi ditut ordutik, behar kolektiboak borondate pertsonalen aurretik jarrita", azpimarratu du Borrasek.

Oraindik JxCateko presidente denak aitortu du "askeago" sentitzeko gogoa duela, eta hori astelehenetik aurrera gertatuko dela, kongresua amaitu eta presidente kargua uzten duenean, baina argi utzi du afiliatuen esanetara jarraituko duela etapa berrian, JxCateko fundazioaren buru izango baita.

Borrasek, halaber, honakoa esan du presidentetzan zehar jaso dituen barne-kritikei erantzunez: "Polifonia harmonizatzeko borondateak desadostasuna deuseztatzeko tentazioaren gainetik egon behar du. Akats horretan erortzeak oso azkar zahartuko gintuzke".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena