10:53

Politika

ZERGA-POLITIKA

Anduezak EAJri leporatu dio "dumping fiskala" proposatzea, "alderdiaren interesen" mesedetan

EITB MEDIA

PSE-EEko buruzagiak jeltzaleei gogorarazi die "gehiengorik ez" dutela EAEko erakunde nagusietan, eta "zuhurtzia" eskatu du. "Ikusiko dugu zer norabide hartzen duen gaiak", zehaztu du.

0:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJ bankuei eta energia-konpainiei "dumping fiskala" ezartzearen aldekoa dela uste du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, eta atzean "interes pertsonalak" eta "alderdiaren interesak" daudela.

Eusko Legebiltzarraren atarian egin ditu adierazpenok buruzagi sozialistak, Osoko Bilkurara sartu aurretik, Imanol Pradales lehendakariak asteon gaiaren inguruan esandakoen harira. Azken horren arabera, bankuen eta energia-konpainien ezohiko irabaziei ezarritako zergak "ez dira modurik egokiena herrialde baten ehun industriala garatzen laguntzeko".

"Azken egunotan entzun diogu Pradalesi gure baliabideak ez direla mugagabeak, eta hori egia da (...). Nik zergak barkatzearen eta 12 urtetik beherakoei garraio publikoa doan ematearen artean, bigarrengoa aukeratzen dut", adierazi du Anduezak.

Gaiaren aurrean, "zuhurtzia" eskatu du PSE-EEko buruak, eta erakunde nagusietan bazkide duen alderdiari gogorarazi dio zerga-erreformak aurrera egiteko beharrezkoa den gehiengoa ez duela. "Beraz, ikusiko dugu zer norabide hartzen duen gaiak", amaitu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena