18:47

Politika

Krisia Nafarroa Bai-n

Barkos: 'Nafarroa Bain Aralarrek iragarritako haustura eman da'

Erredakzioa

Haustura itzulezina den galdetuta, "aldeetako batek itzulezina dela esaten badu", haustura "benetan atzeraezina" dela aipatu du Barkosek.

  • Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentaria. Argazkia: eitb.com

    Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentaria. Argazkia: eitb.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentari eta Iruñeko Udaleko zinegotziak, Nafarroa Bai koalizioak bizi duen egoeraz galdetuta, "Aralarrek iragarritako hausturaren kronika" gertatu dela onartu du, baina Manu Ayerdik (EAJ) eta Patxi Leuzak (independientea) Legebiltzarrean lanean jarrituko dutela azpimarratu du, nahiz eta ezin duen baieztatu "koalizioaren barruan egingo duten".

Horrela onartu du Barkosek, Zabaltzen independienteen elkarteak Burlatan ospatu duen asanbladan sartu aurretik eginiko adierazpenetan.

"Atzeraezina da"

Haustura itzulezina den galdetuta, "aldeetako batek itzulezina dela esaten badu", haustura "benetan atzeraezina" dela esan du Barkosek.

"Guk ez genuen hausturarik nahi. Ulertzen genuen, eta oraindik ere horrela uste dugu, leialtasunez lan egiteko aukera dagoela, baina ez da jarraitzea nahi izan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena