13:33

Politika

NAFARROA

Grande-Marlaskak "larritzat" eta "kezkagarritzat" jo ditu Nafarroako Unibertsitatean jasotako irainak

AGENTZIAK | EITB Media

Opus Deiren unibertsitateko ikasle talde batek "marikoia", "putakumea" eta "ustela" deitu dio, bart, Iruñeko unibertsitate horretan egin den jardunaldi batetik atera denean.

0:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak "larritzat" jo ditu ostegunean Nafarroako Unibertsitateko ikasleek egin zizkioten irainak, eta "are kezkagarriagoak" dira, horren ustez, unibertsitate giroan gertatu zirelako.

Atzo Opus Deiren unibertsitate horretako ekitaldi batetik irteten ari zela, ikasle talde batek "marikoi", "putakume" eta "ustel" deitu zion.

"Aniztasunaren eta edozein pertsonaren duintasunaren aurka doan oihu homofobo, xenofobo edo arrazista oro oso larria da demokratatzat eta Zuzenbide Estatutzat jo daitekeen herrialde batean, eta Unibertsitatearen munduan gertatzen bada, are kezkagarriagoa eta tristeagoa da", esan du gaur ministroak, kazetarien galderei erantzunez.

Ohartarazi duenez, "oso kontziente izan behar dugu, nahiz eta gutxi batzuk izan horrela jokatzen dutenak, benetan zabal daitekeela eta hasieratik aurre egin behar diogula, ohiko zerbait bihurtzea ekidin nahi badugu; izan ere, konato txiki edo desberdinetatik hasten da eta azkar zabal daiteke".

Grande-Marlaskaren hitzetan, gertakari hauek unibertsitate eremuan gertatu dira, "elkarbizitza, ideien konfrontazio baketsua eta aurrera egiten jarraitzeko beharrezkoa den hausnarketa oinarri hartuta".

"Berdin zait unibertsitate katoliko, ez katoliko, publiko edo laiko batean izatea, nahiz eta niretzat laikotasuna ezinbestekoa den hezkuntzan", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena