10:54

Politika

Diputatuen Kongresua

Pedro Sanchezek 'Koldo auzia' ustelkeria kasua dela onartu eta barkamena eskatu du

Agentziak | EITB Media

Edozein kasutan, PSOEk hasieratik neurriak hartu zituela azpimarratu du, PPk ez bezala.

1:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, lehen aldiz, 'Koldo auzia' ustelkeria kasua dela onartu du. Gertatutakoa sentitzen duela ere esan du eta barkamena eskatu du horregatik. Hala ere, PPk ez bezala, PSOEk hasieratik neurriak hartu zituela azpimarratu du.

"Ustelkeria kasu bat da eta horregatik barkamena eskatzen diet herritarrei" esan du Pedro Sanchezek Diputatuen Kongresuko kontrol saioan, Ione Belarra Podemoseko diputatuak egindako galderari erantzunez.

PSOEko idazkari nagusi ere badenak Alderdi Sozialistak 'Koldo auzia'ren aurrean izandako jarrera nabarmendu du —behin-behinean militatzeari uztea eskatu zion eta diputatu akta entregatzeko ere galdegin zion— PPk eta Voxek dutenaren aurrean.

Ustelkeria alorrean, PP eta Vox "bipartitoa" direla ere esan du. Are gehiago, ustelkeria estaltzea eta hori egiten dutenak karguz igotzea aurpegiratu die.

Alderdi Popularrak ez du lortu Espainiako Diputatuen Kongresuko gaurko kontrol saioa ustelkeriari buruzko osoko bilkura monografikoa izatea, baina ustelkeria kasuak hizpide izan dituzte. 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena