Politika
Urkullu-Mas Batzarra
Erredakzioa
Urkulluk eta Masek Estatuaren egoera politiko zaila nabarmendu dute, eta "Estatuko nazio ezberdinenganako errespetu faltari" egotzi diote arazo hori.
Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu EAJko presidentea eta Artur Mas Generalitateko presidentea Bartzelonan batzartu dira ostiral honetan. Bilera horretan Espainian bizi den egoera politiko zaila nabarmendu dute bi buruzagiek, eta horren arrazoia "nazio ezberdinenganako errespetu faltak" sorrarazi duela aipatu dute, alderdi jeltzaleko iturriek Europa Pressi azaldu diotenez.
Hitzordua iragan den uztailaren 23rako zegoen deitua, baina arazo pertsonalak zirela eta atzeratu behar izan zuten. Bai Urkulluk eta baita Masek ostiral honetan ospatzea erabaki dute, batzar hori "hauteskunde kanpainatik ateratzeko asmoz".
Urkulluk eta Masek Estatuaren egoera politiko zaila nabarmendu dute, eta "Estatuko nazio ezberdinenganako errespetu faltari" egotzi diote arazo hori.
"Harreman estua"
Horrez gain, gai ekonomikoez hitz egin dute, bi lurraldeek baitituzte interesak komunean.
EAJk eta CIUk harreman estua dute, eta hori argi geratu da bi alderdietako buruzagiek ospatu dituzten topaketetan
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa