Politika
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
EITB Media
Aurrekari penalen lege erreformaren inguruko polemika betean, iritzia eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak.
Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, Radio Euskadin
Europan betetako zigorrak kontuan hartzeko lege erreformaren inguruko polemika betean, Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak "biktimen espazioa errespetatzea" babestu du, baina Europar Batasuna justizia gune bakarra dela ekarri du gogora. Lege erreformak, besteak beste, 2018tik deseginda dagoen ETA erakundeko 42 presorengan izango du eragina, eta kartzelatik lehenago ateratzea ahalbidetuko die.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Subijanak azaldu duenez, batetik, prozedurari dagokionez, garrantzitsua da beti biktimen espazioa errespetatzea. Biktimen espazioa errespetatzeak esan nahi du, horren esanetan, eztabaida ireki eta gardena egitea.
Bestetik, mamiari lotuta, Europar Batasuna justizia gune bakarra dela nabarmendu du Subijanak, hots, estatukide diren herrialdeetako auzitegiek emandako epaiak aitortu behar direla, Estatuko auzitegiek emandako ebazpenen kasuan bezala.
Azkenik, epaitegiek gehiegizko lan kargari aurre egin behar diotela onartu du Subijanak, eta, bereziki, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Barakaldoko instantzia epaitegien egoera aipatu du. Epaitegi horiek atzeratutako sei hilabeteko lanarekin hasten dute urtea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaileen kopurua Europako batez bestekoa baino zazpi puntu txikiagoa da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa