15:12

Politika

ETAko presoak

Senatuak baztertu egin du aurrekari penalen legea, eta Kongresura itzuli du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Praktikan, erabaki horrek atzerapena ekarriko du aurrekari penalen legearen behin betiko onarpenean. Kongresuko zerbitzu juridikoek Senatuaren erabakia aztertuko dute. PSOEren hitzetan, Senatuak ez dio legeari "betoa jarri" eta "zuzenean Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu daiteke.

  • Senado

    Senado. Foto: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Rollan Senatuko presidenteak astelehen honetan iragarri duenez, aurrekari penalen legea atzera botatzea betotzat jo du, eta, horregatik, Kongresura itzuli du. Gaur bozkatutako legeak, besteak bese, ETA erakundeko zenbait presok Europar Batasuneko beste estatu batzuetan egindako espetxealdiak kommutatzea ahalbidetzen du.

Hasiera batean, araua aurrera ateratzea aurreikusten zen, Parlamentuan aurretik egindako izapide guztiak gainditu baitziren. Astelehen honetako bozketa, antza zebez, ez zuen garrantzi berezirik, baina Ganberako abokatuen txosten batean oinarrituta Rollanek egindako interpretazioak behin betiko onarpena atzeratzea ekarriko du.

Bozketaren ostean, Senatuko presidenteak lege proiektuari betoa jartzeari buruzko interpretazioaren berri eman du. Proiektuak kontrako 148 boto jaso ditu, eta gehiengo osoz onartu da, aldeko 111 boto eta bi abstentzio jasota.

Rollanek Senatuko Idazkaritza Nagusiak joan den ostiralean aurkeztutako txostenean oinarritu du jarrera hori. Txostenaren arabera, osoko bilkuran gehiengo osoz atzera botatzeak "beto baten ondorio juridikoa izan behar du, azken erabakia orokorra izan delako eta testua Diputatuen Kongresura itzuli behar delako".

Hala ere, Kongresuko zerbitzu juridikoek Senatuaren erabaki hori aztertuko dute. Parlamentuko iturriek jakitera eman dutenez, Senatuak hartutako erabakia aurrez igorri beharko du. Kongresuko zerbitzu juridikoek egingo dute txostena, Senatuaren jakinarazpena jaso ondoren, urriaren 22ko Mahaiak horri buruzko erabakia har dezan.

Horren ildotik, Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak uste du Senatuak ez diola "betoa jarri" aurrekari penalei buruzko legeari, eta Goi Ganberak "kontra" bozkatu duela. Ondorioz, "zuzenean Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu daitekeela uste du Lopezek.

Lopezek Madrilgo Ateneoan egindako ekitaldi batean azaldu duenez, Senatuak legearen "aurka bozkatu du"; izan ere, sozialistak zehaztu duenez, "betoak arauzko ibilbide bat du, eta bozketa honek ez du hori bete".

"Beraz, txostenen edo abokatuek diotenaren zain, gure ustez ez da betorik izan, kontrako bozketa bat egon da, kito", gaineratu du. Ildo horretan, Lopezek uste du testua "zuzenean BOEra" joan daitekeela eta ez litzatekeela beharrezkoa izango Kongresuan berriro bozkatzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena