Politika
Ustelkeria politikoa
Agentziak | EITB
Cuca Gamarra PPko idazkari nagusia izan da erabakiaren berri eman duena, "Sanchez sarea" deitu duen horretan ezagutzen ari diren gertaeren "larritasuna" ikusita, alderdiko zuzendaritza batzordea premiaz bildu eta gero.
Cuca Gamarra.
PPk kereila aurkeztuko du astelehenean Auzitegi Nazionalean PSOEren aurka, Koldo auziarekin lotutako legez kanpoko finantzaketa, eroskeria eta influentzia-trafikoa leporatuta.
Cuca Gamarra PPko idazkari nagusia eman du erabaki horren berri, "Sanchez sarea" deitu duen horretan ezagutzen ari diren gertaeren "larritasuna" ikusita, alderdiko zuzendaritza batzordea premiaz bildu eta gero.
Gamarrak azaldu duenez, "ustelkeriaren zortzi autobide" daude Koldo auziarekin lotuta, Delcy Rodriguezek Espainiara egindako bidaia, "hidrokarburoen BEZaren ustelkeria sozialista" eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztearen eta anaiaren kontra irekitako auzia, eta "guztiek lotura bat dute: presidentea bera".
"Ustelkeriaren zortzi autobide horiek jatorri argia dute. Beraz, sare honen buru Pedro Sanchez da Gobernuari, bere alderdiari eta bere inguru hurbilenari eragiten dieten ustelkeriaren autobide guztien zero kilometroa. Ez dago suebaki posiblerik; izan ere, ezagutzen ari garen ustelkeria eskandalu guztien puntu guztiak batzen baditugu, Pedro Sanchezen aurpegia ateratzen da", esan du Gamarrak Sanchezi buruz, eta haren dimisioa eskatu du.
PSOEren erantzuna, PPk iragarritako kereilaren aurrean: "Feijook ez dauka aginpiderik azalpenak eskatzeko"
PPk PSOEren aurka iragarritako kereilaren aurrean, berehala erantzun du Esther Peña PSOEren Batzorde Exekutibo Federaleko bozeramaileak. "Feijook ez dauka aginpide moralik herrialde honetan inori azalpenak eskatzeko. Europan anomalia bat da narkotrafikatzaile bat lagun duen norbait gobernuburu izateko aurkeztu izana", esan du ohar batean.
PSOEren bozeramaileak gogora ekarri duenez, Koldo Garcia atxilotu eta bost egunera Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministro sozialista alderditik kanporatzeko prozesua abiatu zuen.
Peñaren arabera, "PPk ustelkeriaren aurka PSOEk hartutakoak bezalako neurriak hartzen dituenean eman ahalko ditu lezioak". Horren harian nabarmendu duenez, "PPk 30 auzi ditu irekita ustelkeriagatik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa