Politika
Museo proiektua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erakundeez kanpoko lantalde bat osatu dela iragarri du sailburuak, eta horiek ari direla datozen asteetan martxan jarriko duten "elkarrizketa prozesua" diseinatzen.
Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko erabili nahi dituzten lursailak
Eusko Jaurlaritzako lehen sailburuorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Ibone Bengoetxeak iragarri du berandu baino lehen "elkarrizketa eta iritzi truke" prozesu bat abiatuko dutela Urdaibairen etorkizunaz, eta, zehazki, bertan eraiki nahi duten Guggenheim museoaren aferaz eztabaidatzeko.
Bengoetxeak horrela erantzun dio EH Bilduko Oihana Etxebarrietak egindako galderari. Horren esanetan, ez dute "makroproiektu kultural" horren inguruko ingurumen ikerketarik egin, ezta azterketa ekonomiko eta kulturalik ere.
Bengoetxeak, baina, ziurtatu du erakundeez kanpoko lantalde bat osatu dutela, eta horiek ari direla datozen asteetan martxan jarriko duten "elkarrizketa prozesua" diseinatzen.
Halaber, berretsi du "entzuteko eta hitz egiteko prozesu lasai bat" izango dela, "horrela behar duelako", eta ohartarazi du "dogmatismoa" utzi eta eztabaidari "ikuspegi zabalagoarekin" aurre egin behar zaiola.
Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek esandakoaren ildotik, azaldu du Busturialdeari aukera berriak eskaintzea dela helburua, "museotik haratago doan plan integral batean oinarrituta".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa