Politika
Hauteskundeak Katalunian
Erredakzioa
'Alderdiaren ildoa eta nirea oso ezberdinak dira' argudiatu du Ernest Maragallek, eta, horregatik, ez da azaroaren 25eko hauteskundeetan hautagai izango.
Ernest Maragall. Argazkia: PSC
Ernest Maragall Hezkuntzako kontseilari ohia eta Kataluniako Parlamentuko PSCko diputatua ez da alderdiko zerrendetan egongo datorren azaroaren 25eko hauteskundeetan. PSCko ahots kritikoak azken legealdian alderdiaren egungo zuzendaritzaren aurkako erabakiak hartu ditu askotan. Catalunya Radio eta RAC 1 irrati kateetan jakinarazi du ez dela PSCko hauteskunde zerrendetan egongo, “alderdiaren ildoa eta nirea oso ezberdinak dira eta”.
Maragallek “herritarrei proiektu alternatibo bat eskaintzeko” lanean jarraituko duela azpimarratu du.
Pascual Maragall Kataluniako presidente ohiaren anaiak birritan hautsi du alderdiak agindutako boto-diziplina: itun fiskalaren gaineko ebazpena onartu zenean eta Kataluniako Parlamentuak autodeterminazioaren gaineko kontsulta egitea onartu zuenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa