Politika
Koldo auzia
Agentziak | EITB Media
UCOk azaldu duenez, ikertutako kontratuen testuinguruan "De Aldamak, Garciaren etengabeko parte-hartzearekin, Ministeriora eta ministroarengana berarengana jotzeko aukera ia mugagabea zuen".
Jose Luis Abalos, gaur Kongresuan. Argazkia: EFE
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) Jose Luis Abalos Garraio ministro ohi eta egungo diputatua ikertzeko eskatu dio Koldo auziko epaileari, ustelkeria-sarean "erantzukizuna" izan zuela erakusten duten zantzuak daudelako.
Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileari igorritako txosten batean, UCOk adierazi du sarearen ustezko "lortzailea", Victor de Aldama, Abalosekin eta haren aholkulari Koldo Garciarekin izandako harremanaz baliatu zela Air Europa erreskatatzeko kontzesioan "eragiteko".
Ikerketan, Garciak De Aldamaren eskutik ustez jaso zituen ordainketak jaso dituzte, ministro ohiaren aholkulari ohiarengana eta Abalos berarengana heltzeko helburuarekin eginak.
UCOk azaldu duenez, ikertutako kontratuen testuinguruan "De Aldamak, Garciaren etengabeko parte-hartzearekin, Ministeriora eta ministroarengana berarengana jotzeko aukera ia mugagabea zuen".
Txostenaren arabera, eskudirutan egindako ordainketa horiez gain, beste kontraprestazio batzuk eman zizkioten Abalosi: ministro ohiari "oso modu pertsonalean lotutako" emakume baten alokairua ordaindu zioten, eta De Aldamak txalet bat erosi zuen La Linea de la Concepcionen (Cadiz), Abalosek erabiltzeko.
Guardia Zibilaren ustez, Koldo Garcia zen orduko ministroarengana "heltzeko bidea", baina aholkulari ohiak "Abalosen zuzeneko jarraibideak" ematen zituen, eta "azkenean" berak erabakitzen zuen "kontratua gauzatzen jarraitzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar