Politika
EUSKARA
EITB MEDIA
EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketak aurrera egin du, bi alderdion aldeko botoekin. EH Bildu, Sumar eta Vox abstenitu egin dira, eta PPk kontra bozkatu du.
El Parlamento Vasco, hoy. Foto: EITB Media
Justizia Administrazioan euskaraz aritzeko dauden zailtasunen aurrean, alor hori euskalduntzeko aurrerapausoak emateko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. Hain zuzen, Hizkuntza Normalizatzeko 2023-2032rako Planean jasotakoa betetzeko galdegin dio, herritarrek zein profesionalek Justizian euskaraz aritzeko aukera izan dezaten.
EH Bilduk eraman du gaiari buruzko legez besteko proposamena Ganberara. Ezker abertzaleko koalizioak aurkeztutako testuak dio "landa lan serioa" egin behar dela, egoeraren "errora joko duen analisia", ondorengo "esku-hartzea ondo definitzeko".
EH Bilduren proposamenak ez du aurrera egin; bai, ordea, ekimenari jeltzaleek eta sozialistek aurkeztutako zuzenketak. Azken horrek EAJren eta PSE-EEren aldeko botoa jaso dute; EH Bildu, Sumar eta Vox abstenitu egin dira, eta PPk kontra bozkatu du.
Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, Legebiltzarrak gaur onartutako eskakizuna motz geratu da. Legealdiz legealdi Jaurlaritzak ez duela euskarak Justizia Administrazioan duen arazoa konpontzeko neurririk hartu adierazi du. "Gaur egun, Justizian euskaraz egitea borroka eta hautu pertsonala da", gaineratu du.
Markel Aranburu legebiltzarkide jeltzaleak, bere aldetik, esan du Eusko Jaurlaritzak urte asko daramatzala euskarak Justizian duen "egoera larriari" aurre egiteko neurriak hartzen. "Ez da lan erraza", horren hitzetan, "erakunde askok" esku hartzen baitute alor honetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa