13:21

Politika

ETA-ren biktimak

PSE-EE eta PP aurrez aurre Eusko Legebiltzarrean, Telladok Kongresuan biktimen argazkia erakutsi ondoren

EITB Media

Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramailearen jarrera ahotan izan dute EAEko alderdiek. Anduezak haren dimisioa eskatu du. De Andresen ustez, "adierazpen askatasunaren baitan" kokatu behar da. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak "tamalgarritzat" jo du Kongresuan gertatutakoa.

  • Legebiltzarraren ikuspegi orokorra, gaurko osoko bilkuran.

    Legebiltzarraren ikuspegi orokorra, gaurko osoko bilkuran. @PVasco_EuskoL

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Giroa gaiztotuta dago berriro PPren eta PSOEren artean Miguel Tellado Kongresuko bozeramaileak atzo hemizikloan ETAk hildako 12 buruzagi sozialistaren argazkia atera ostean. PSOEk EH Bildurekin lortutako akordioak kritikatzeko erabili zuen irudia Telladok, eta biktimek gogor salatu dute. Ika-mika Madrilgo mugak zeharkatu eta Eusko Legebiltzarrera heldu da biharamunean, EAEko alderdien erreakzioekin. 

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia izan da mintzatzen lehena. Gasteizko ganberara heldu berritan, Telladoren dimisioa eskatu du "biktimen memoria modu nazkagarrian erabiltzeagatik". Salatu duenez, PPk "ahaztuta omen du bere historia", izan ere, gogorarazi du PPren gobernuek, batez ere Jose Maria Aznar presidente zela, ETAren 311 preso geratu ziren aske, eta horietatik 61ek "odolezko delituak zituzten eta 20 urte baino gehiagoko zigorrak zituzten". 

Buruzagi sozialistaren esanetan, bere alderdiak "errespetu handia" die biktimei. Kontrara, PPrentzat biktimak "merkantzia" direla uste du Anduezak, Espainiako Gobernuaren kontra aritzeko "arma". "Politikan egin daitekeen gauza makurrenetakoa da", erantsi du. 

Hala, horren aurrean, "ozen hitz egiteko" eskatu die Euskadiko PPko kideei. 

1:02

Ildo beretik mintzatu da Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramailea. "Biktimek eurek esan dute. Tamalgarria da", erantzun du Kongresuko pasilloetan gaiari buruz galdetu diotenean. 

De Andresen aburuz, "adierazpen askatasuna" erabili du Telladok

Legebiltzarraren atarian egin ditu adierazpenak Javier de Andres Euskadiko Alderdi Popularreko buruak. Sozialistei PP "kriminalizatzen" ibiltzea egotzi die, eta Telladok "adierazpen askatasuna" baliatu zuela defendatu. 

Anduezari ere erantzun dio De Andresek, eta azalpenak eskatu dizkio: "Azaldu dezatela zergatik ari diren ETAko presoak damutu gabe eta justiziari lagundu gabe ateratzea  bultzatzen". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena