Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
D.P.
PSOEko idazkari nagusiak gogor kritikatu du Kataluniako gobernuburuak kontsulta "legezkoa izan edo ez" deitzea.
Informazio gehiago (1)
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak "arduragabekeria apartaz jokatzea" egotzi dio gaur Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteari, independentziaren inguruko erreferenduma "legezkoa izan edo ez" deituko duela iragartzeagatik.
Buruzagi sozialistaren hitzetan, "agintari batek argi izan behar du bere esparrua legeak direla", eta, beraz, Masen iragarpena "aurrekaririk gabekoa" da.
Nolanahi ere, Rubalcabak ez du uste azkenean kontsulta egingo dutenik.
PSOEko idazkari nagusia "Boulevard" Radio Euskadiko saioan izan da gaur goizean, eta, bertan, atzo Kataluniako Parlamentuak onartutako kontsulta proiektua hartu du hizpide, besteak beste.
Hori horrela, "Katalunian nahaste hau sortzen ari zen bitartean", Artur Masekin "murrizketez" baino ez hitz egitea leporatu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari. "Biak arduragabeak dira", nabarmendu du.
AURREKONTUAK
Bestalde, atzo Ministroen Kontseiluak onartutako Aurrekontuak ez direla "sinesgarriak" iritzi dio Rubalcabak, eta "langabezia gehiago" sortuko dutela salatu du.
"Atzerrian sinesgarritasuna lortu behar bada, ezin dira zientzia-fikzioko Aurrekontu batzuk aurkeztu", deitoratu du.
Rubalcabaren esanetan, Aurrekontu hauekin "gutxiago dutenek gehiago ordaintzen jarraituko dute", eta Gobernuak "ahaztu" egin du hazkundea sustatzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa