05:00

Politika

Osakidetza

Eragileen ekarpenekin ekingo dio osasun mahaiak bigarren bilerari

M. D. | EITB Media

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua bileraren buru izango da, alderdiekin, sindikatuekin, patronalarekin, elkargo profesionalekin, pazienteekin eta unibertsitateekin. ESK bilerei batuko zaie.

  • Osasun Itunaren lehenengo bilera.

    Osasun Itunaren lehenengo bilera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoan Osasun Ituna lortzeko bilerek bigarren kapitulua izango dute gaur, 10:00etatik aurrera, Biogipuzkoa osasun ikerketa institutuaren egoitzan, Donostian. Oraingoan, lehendakaria ez da bertan izango, eta bilerak Alberto Martinez sailburua buru izango du. ESK sindikatuak parte hartuko du, berak hala eskatuta.

Eusko Jaurlaritzak, alderdi politikoek, sindikatuek, patronalak, osasun-arloko elkargo profesionalek, pazienteen elkarteek eta unibertsitateek parte hartuko dute bileretan, osasun zerbitzuek "etengabe okerrera egitea saihestea" helburu duen itun baten bila.

Lehenengo bileran, irailaren hasieran, Osasun Sailak dokumentu bat helarazi zien parte-hartzaileei. Horretan, egiturazko erreformak jasotzen ziren, egun osasun sistemak finantzazio gehiago behar duela ohartarazita. Gaur, gainerako parte-hartzaileek esan behar dutena entzuteko txanda izango da. Javier Meana UPV/EHUko Farmakologiako katedradunak koordinatzen ditu bilerak, eta eragileen ekarpenak jasotzen ditu.

Parte-hartzaileak, oro har, pozik agertu ziren ekintza komunak adosteko lehen ahaleginarekin, baina zuhur jarraitzen dute oraindik geratzen den bidearen aurrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena