Politika
NBE-ren biltzarra
EITB Media
NBEk eta Espainiako Atzerri Ministerioak antolatu dute konferentzia. Bi egunez, 50 bat herrialdetako ordezkari politiko eta diplomatikok, terrorismoaren biktimek, biktimen elkarteek eta adituek hartuko dute parte.
Gasteizko Europa jauregiak Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Konferentzia hartuko du gaur-biharretan. NBEk eta Espainiako Atzerri Ministerioak antolatu dute hitzordua, eta nazioarteko 300 gonbidatu baino gehiago espero dira Arabako hiriburuan. Agintarien ordezkaritza zabala tarteko, biltzarrak eragina izango du inguruko zirkulazioan, ibilgailuena zein oinezkoena.
Hala, ahal izanez gero, ibilgailu pribatuan ez ibiltzeko gomendatu dute. Trafiko etenak ere izango dira: hala, Ramon y Cajal kaleko eskuineko erreia, Senda ibilbideko noranzkoan, itxita egongo da ostegun goizera arte. Tarteka, ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria debekatu daiteke, agintarien iritsiera bermatzeko.
Gainera, debekatuta egongo da hainbat kaletan aparkatzea. Hala nola, Gaztelako Atean, Gasteiz etorbidean, Chile, Fernandez de Leceta eta Bolivia kaleetan eta Berpizkundearen plazan. Europa jauregiko aparkalekua itxita dago bihar gauera arte. Azkenik, Chile kaleko taxi geltokia lekuz aldatuko dute (7. zenbakian izango da).
Konferentziak jarraipena emango dio 2022ko irailean NBEk New Yorken duen egoitzan egindako Terrorismoaren Biktimen I. Kongresu Globalari. Gaur arratsaldean hainbat ordezkariren hitzaldiak daude aurreikusita, besteak beste, Vladimir Ivanovich Voronkov Nazio Batuen Terrorismoaren Aurkako Bulegoko idazkari nagusiaren ondokoarena, Imanol Pradales lehendakariarena, Grande-Marlaska eta Jose Manuel Albares Espainiako Barne eta Atzerri gaietako ministroena eta Felipe VI.a erregearena.
Bi egunez, 50 bat herrialdetako ordezkari politiko eta diplomatikok, terrorismoaren biktimek, biktimen elkarteek eta adituek hartuko dute parte.
"Hezkuntza prebentziorako, bakea eraikitzeko eta terrorismoaren biktimak ahalduntzeko tresna gisa" lelopean, helburua da "mundu osoko terrorismoaren biktima guztiei elkartasuna adieraztea da, erlijioa, nazionalitatea edo etnia edozein direla ere".
NBEren arabera, New Yorkeko kongresua egin zenetik nazioarteko agendan egin diren aurrerapenen errepasoa egingo da.
Nazioarteko batzarrari amaiera emateko, biktimei omenaldia egingo zaie ekintza terroristen ondorioz hil diren pertsona guztiak omendu nahian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa