Politika
40. urteurrena
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izan da ekitaldiaren buru, eta gogorarazi du Ertzaintzaren lana "herritarren zerbitzua" dela beti, eta "garai berrietara egokitzeko baliabide eta bitarteko berriak" agindu ditu.
Ekitaldi instituzionala Iurretan (Bizkaia). Argazkia: EFE
Iurretan (Bizkaia) gaur goizean egin den ekitaldi instituzional batek Ertzaintzako Brigada Mugikorraren Unitatearen lana aitortu du.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izan da Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren Unitatearen 40. urteurreneko ekitaldiaren buru, eta "lehenagoko eta oraingo" ertzainei eskerrak eman dizkie lau hamarkada hauetan egindako lanagatik.
Bere hitzaldian, Zupiriak gogorarazi du Ertzaintzaren lana "herritarren zerbitzua" dela beti, eta "garai berrietara egokitzeko baliabide eta bitarteko berriak" agindu ditu.
Sailburuaren hitzetan, Ertzaintzari dagokio "bizi dugun garai berrira egokitzea eta delinkuentzia modu berriei bitarteko eta metodo berriekin aurre egitea, baina jaio zeneko balioak gogoratuz egin behar du".
Zupiriak gaineratu duenez, "Segurtasun Saila eta Ertzaintza zuzentzen dugunon zeregina da Ertzaintza osatzen duzuen gizon-emakumeok zuen lana ahalik eta baldintza onenetan egin dezazuen lan egitea, baliabide egokiekin eta horretarako behar den prestakuntzarekin. Eta lan egingo dugu horretarako".
Ospakizunaren une batean, Ertzaintzaren zuzendari Victoria Landak, Brigada Mugikorreko nagusi Ana Isabel Sanchezek lagunduta, oroigarri berezi bat eman die Brigada Mugikorrean 30 urte baino gehiago lanean daramatzaten bederatzi ertzaini.
Segurtasun Sailak ohar batean gogorarazi duenez, 1984ko martxoaren 28an, Herrizaingo Sailaren agindu batek Ertzaintzaren unitate berri bat hornitzeko deialdia onartu zuen, Brigada Mugikorra izenekoa, 89 ertzainekin, 12 kaborekin, ikuskatzaile, sarjentu eta sarjentu nagusi batekin. Hilabete batzuk geroago, unitatea Arkautiko (Araba) Akademian hasi zen lanean. Hasieran ere, bost emakume izan ziren Brigada Mugikorrean.
Gaur egun, unitateak 418 kide ditu. Ertzain gehienak gizonezkoak dira, baina eskala guztietan daude emakumeak: intendente bat, ofizial bat, ofizialorde bat, lehen mailako bi agente eta zortzi agente. Guztira, 13 emakume daude.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa