16:33

Politika

Migrazio krisia

PPk bertan behera utzi ditu migrazioaz hitz egiteko Espainiako Gobernuarekin izan behar zituen elkarrizketak

agentziak | eitb media

Hala, astelehen honetan ez da batzartuko Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroarekin.

  • Migratzaileak Kanarietara iristen. Argazkia: EFE

    Migratzaileak Kanarietara iristen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPk iragarri du bertan behera utzi dituela Espainiako Gobernuarekin migrazioaz hitz egiteko abiatutako elkarrizketak, eta Miguel Tellado bozeramailea ez dela batzartuko Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroarekin datorren astelehenean.

PPren arabera, Pedro Sanchezen gobernuak uko egin dio Europar Batasunari laguntza eskatzeari, Alberto Nuñez Feijoo buru duen alderdiak eskatutakoari entzungor eginez.

Telladok jada esan dio Torresi ez dela elkarrizketarik egongo "Gobernuak atzera egin eta Batasunaren laguntza eskatu arte, arazoa ez baita Kanariena eta Espainiarena soilik". Gainera, PPk Espainiako Gobernuaren eta Europako Batzordearen arteko hartu-emanen dokumentazioa helarazteko eskatu du, eta ez omen du erantzunik jaso.

Kanarietako PSOEk, berriz, "politika eta migrazio arloko akordio posibleak gezurrekin ez nahasteko" eskatu dio PPri, eta ukatu egin du Espainiako Gobernuak Europaren laguntzari muzin egin izana.

Aitzakiak alde batera uzteko eskatu dio Bolañosek PPri

Elkarrizketak bertan behera utzi ostean, Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak migrazioaren alorrean Gobernuarekin akordioa lortzeko aitzakiak alde batera uzteko eskatu dio. Era berean, erantzukizunak bere gain hartzeko eta gizatasuna erakusteko exijitu dio.

Ministroaren esanetan, Espainiako Gobernua lanean ari da migrazioaren arazoa konpontzeko, baita migrazio-eredu solidario bat izateko, non migratzaileek harrera duina duten eta migrazio-fluxuak elkartasunez erregulatzen diren.

Bolañosek gaineratu du Gobernuak akordioak lortu dituela eta adostasuna lortzen saiatu dela, eta elkarrizketak bertan behera uzteko erabakia gaitzetsi du, akordiorik ez lortzeko "aitzakia" delakoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena