13:13

Politika

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK

Erabakitzeko eskubidea eta Euskal Herria nazio gisa aitortzea erabaki dute Bizkaiko Batzar Nagusiek ere

EITB MEDIA

Gipuzkoan joan den astean onartu zen mozio bera babestu dute EH Bilduk eta EAJk. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu dute eta Elkarrekin abstenitu egin da.

  • Bizkaiako Batzar Nagusiak. EFEren artxiboko irudi bat

    Bizkaiako Batzar Nagusiak. EFEren artxiboko irudi bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Batzar Nagusietan gehiengoa duten EAJk eta EH Bilduk bat egin dute euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen eta Estatuarekin aldebikotasun harremanaren alde egitean. Gipuzkoan joan den astean onartu zen testu bera babestu dute, hala, bi alderdiek. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu dute eta Elkarrekin abstenitu egin da.

Gehiengoa duten bi batzarkide-taldeek babestutako testuak eskatzen du egungo estatutua oso-osorik bete dadila, esperientzia autonomikoan murriztutako autogobernua berreskuratzea, eta euskal herritar guztien eskubide politiko, sozial, linguistiko eta kulturalak bermatzeko eskumenak areagotzea. Estatus berriak Euskal Herria nazio gisa aitortu beharko du, aniztasunarekiko errespetua eta erabakitzeko eskubidea.

Adierazpenean jaso denez, Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko harremanek aldebikoak izan beharko dute, eta Euskadi-Estatua esparrua gaindituko duen autogobernuaren aldeko apustua egiten da, Europako erakundeetan euskal herritarren ahotsa bermatzeko eskumen propiotzat aitortzen diren gaietan.

Iker Casanova EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeramaileak erabakitzeko eskubidea defendatu du, "agenda politikoan" dagoelako eta "estatus berri baten aldarrikapenarekin" zuzenean lotuta dagoelako. Casanovaren ustez, Bizkaiko "akordioa garrantzitsua da", eta oraingo ebazpenean aldarrikatutakoa betezeko lanean jarraitzeko unea dela esan du. "Gu prest gaude", adierazi du.

EH Bilduren bozeramalearen aburuz, "ezinbestekoa da gure herrian arkitektura instituzional berri bat, ditugun erronkei aurre egiteko, eskumen gehiago izateko eta, instituzioetatik herritarren beharrei hobeto erantzuteko".

Bestalde, Jesus Lekerikabeaskoa EAJk Bizkaiko Batzar Nagusietan duen bozeramaileak adierazi duenez, "inor ezin daiteke harritu ebazpena babesteagatik, ezta Gernikako Estatutua osorik betetzeagatik ere"; izan ere, azpimarratu duenez, bere alderdiak beti defendatu izan du "Euskadi nazio gisa aitortzea, erabakitzeko eskubidea" eta "Estatuarekin aldebiko harremana izatea". "Ez dugu inoiz zalantzarik izan, eta gaur ere ez digu eskuak dardara egiten, ezta ahotsak ere", adierazi du.

Goyo Zurro PSE-EEko bozeramailearen nabarmendu du sozialisten jarrera ezaguna dela gai horretan, eta laburbilduz esan du "herritarren zerbitzura dagoen autogobernu gehiago eta hobearen alde egiten dutela, aniztasuna eta bizikidetza bermatuz, eta indarrean dagoen legedia errespetatuz".

Elkarrekin taldeko Eneritz Madariagak gogorarazi duenez, "autogobernuari buruzko batzorde txostengile bat egiteko beharra dago, karga politiko handia izango duen testu bat lortzeko, egungo lege-esparrua gaindituko ez duena, baina aukera guztiak aztertzea ahalbidetuko duena, eta erabakitzeko eskubideari uko egitea ekarriko ez duena".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena