Politika
EITB FOCUS
IKER GOMEZ | EITB Media
EAEko herritarren ia erdiek uste dute Euskadin immigrazio maila "altua" dela, EITB Focusen azken atalak landutako datuen arabera. Epigrafe horretan bertan, inkestatuen % 43,6k "normaltzat" jo dute EAEko egungo immigrazio-maila.
EITB FOCUS
EAEko herritarren ia erdiek uste dute Euskadin immigrazio maila "altua" dela, EITB Focusen azken atalak landutako datuen arabera. Epigrafe horretan bertan, inkestatuen % 43,6k "normaltzat" jo dute EAEko egungo immigrazio-maila.
Lurraldeka, arabarrak dira kaleetan immigrazio-maila handiena atzematen dutenak (% 54,1ek erantzun dute immigrazio-maila handia dutela Araban), bizkaitarren (% 47) eta gipuzkoarren atzetik (% 46).
Parametro horretan, hamar euskal herritarretik seik uste dute ez dela imigrazioaren "kudeaketa egokia" egiten ari, eta % 26,3k besterik ez dute uste egungo migrazio-politikak egokiak direla.
Azkenik, hurrengo urteetan Euskadin immigrazioak izango duen bilakaera nolakoa izango den galdetuta, hamar pertsonatik ia lauk uste dute okerrera egingo duela, eta % 20,9k, berriz, hobera egingo duela diote. Herritarren heren batek ez du aurrerabiderik aurreikusten hurrengo urteetarako, eta inkestan erantzun du "berdin" jarraituko duela.
Metodologia
Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.600 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (400 lurralde historiko bakoitzean eta 400 foru erkidegoan).
Galdeketak irailaren 19tik 27ra bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa