Politika
Katalunia
EITB Media
Oriol Junqueras, Raul Romeva, Dolors Bassa eta Jordi Turullek deuseztatzeko eskaera egin dezakete oraindik Auzitegi Gorenean. Aukera horrek huts eginez gero, babes helegitea aurkeztu ahal izango dute Auzitegi Konstituzionalean.
Oriol Junqueras, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Auzitegi Gorenak berretsi du ez diela amnistia aplikatuko diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik Kataluniako prozesuaren auzian zigortutako buruzagi independentistei, hau da, Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull eta Dolors Bassari.
Auzitegi Gorenak gaur goizean ohar bidez jakinarazi duenez, Fiskaltzak, Estatuko Abokatutzak eta Kataluniako prozesuan zigortuetako lauk aurkeztutako erregu helegiteak atzera bota ditu.
Amnistia Legean bertan salbuespen gisa jasota dago dirua norberaren probetxurako erabili izana, eta Auzitegi Gorenak horri eutsi dio amnistia ez aplikatzeko, uste baitu diru publikoa aberasteko erabili zutela.
Hala ere, ez da aho batez kaleratutako ebazpena izan, eta Ana Ferrer magistratuak boto partikularra eman du.
Erabakia ez da irmoa oraindik. Oriol Junqueras, Raul Romeva, Dolors Bassa eta Jordi Turullek deuseztatzeko eskaera egin dezakete oraindik, Auzitegi Gorenean. Aukera horrek ere huts eginez gero, babes helegitea aurkeztu ahal izango dute, Auzitegi Konstituzionalean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa