Politika
EGUTEGIA
agentziak | eitb media
Horrelaxe jakinarazi dute jeltzaleek Alderdi Egunean, Forondako zelaietan.
EAJren Alderdi Eguna. Argazkia: EAJ
Albisteak (1)
EAJk 2025eko martxoaren 29ko eta 30eko asteburuan amaituko du bere barne-organoak berritzeko prozesua, Donostian egingo duen IX. Batzar Nagusian.
Bertan erabakiko dituzte EBBren presidentea eta zortzi burukideak. Andoni Ortuzar egungo presidenteak oraindik ez du argitu zer egingo duen, eta alderdikideen esku utzi du erabakia.
EGUTEGIA:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra: Batzokietan, alderdikideek presidente izateko pertsona bat eta burukide izateko sei pertsona proposatu beharko dituzte.
Otsailaren 10etik 26ra: Gutxienez hiru batzokiren babesa jaso duten hautagaien artean aukeratu beharko dute alderdikide jeltzaleek.
Otsailaren 27tik martxoaren 26ra: Uri erakunde bakoitzak bigarren hautespen aldian aukeratutako pertsonak proposatuko dituzte.
Ortuzarrek bost agiri politiko aurkeztu dizkie alderdikideei, eta urrian eta azaroan landu ostean, martxoaren 10era arteko epea egongo da proposamenak eta zuzenketak aurkezteko, martxoaren 29ko eta 30eko Batzar Nagusian behin betiko onartu aurretik.
Hauexek dira bost agiri politikoak: 'Euskadi, Nazio Europan: Burujabetasuna, nortasuna eta helburu politikoak', 'Askeago izateko nazio oparoa eraikitzea: Justizia soziala eta hiritarren eskubideen bermea', 'Mundu hobe baterako nazioa, jasangarritasuna zainduko duena, bakean biziko dena', 'EAJ-PNV, bere herriaren zerbitzura dagoen alderdia: euskal herritarrekiko loturak' eta 'Antolaketa demokratikoa, alderdikideek egina eta arina, Euskadik dituen erronka politiko eta sozialei erantzuteko'.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa