Politika
EAJ
eitb media
Jeltzaleek jai giroko ekitaldi politiko jendetsua espero dute Forondako zelaietan, 'Alderdia Gara' lelopean, eta Ortuzarren eta Pradalesen hitzartzeek piztuko dute interes handiena.
Ortuzar Forondako zelaietan, Alderdi Egunaren bezperan. Argazkia: EFE
EAJk Alderdi Eguna ospatuko du gaur, baina ez da Alderdi Egun arrunta izango. EAJrentzat berezia da, udaberrian amaituko den barne-organoak berritzeko prozesuari hasiera emango diolako.
'Alderdia Gara' lelopean, alderdiak kide guztiak erakarri nahi ditu Forondako zelaietara, prozesuari indarberrituta ekiteko.
Gaur bertan, 09:30ean, egin den topaketan, Euzkadi Buru Batzarrak Aberri Batzarrari azaldu dizkio hurrengo Batzar Nagusiaren xehetasunak. Horrek abiatu du prozesua, eta hor erabaki da lurraldeetako exekutibak eta Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesurako egutegia.
Ez da espero, hala ere, Andoni Ortuzar alderdiaren presidenteak bere etorkizunari buruzko zalantzak uxatzerik. Galdetu zaion guztietan oinarriek erabakiko dutela erantzun du. Hori horrela, bere hitzaldian aktualitateko gaiak jorratzea espero da, autogobernua tartean, eta beste alderdi batzuekin duen harremana, EH Bildurekin duena bereziki.
Ohikoa den legez, azkena izango da EBBko presidentearen hitzartzea; aurretik, Imanol Pradales lehendakariaren txanda izango da. Lehendakari gisa ospatuko duen lehen Alderdi Eguna izango du.
Ekitaldi politikoaz harago, militante jeltzaleen jai handia izaten da Alderdi Eguna, eta txosnak, haurrentzako eremua, erromeria, herri bazkaria eta disko-festa izango dituzte bertan.
EAJk ekitaldi jendetsua espero du, eta kanpaina handia egin du sare sozialetan alderdiko kargudunen bideoekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa