Politika
EUROPAKO JUSTIZIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Puigdemontek eta Cominek Europarlamentuko presidentearen aurka helegitea aurkeztu zuten, aurreko legegintzaldiaren hasieran ez zielako hauteskundeetan lortu zuten eserlekua hartzen utzi. Europako Justiziak, ordea, atzera bota du helegitea.
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak atzera bota du Carles Puigdemont eta Toni Comin Juntseko eurodiputatuek Europako Parlamentuaren aurka jarri zuten helegitea. Hortaz, arrazoia eman dio Europako Parlamentuari, eta babestu egin du eurodiputatu gisa ez onartzeko 2019ko uztailean hartu zuen erabakia.
2019ko Europako hauteskundeen ondotik, Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralak Europako Parlamentuari igorritako eurodiputatuen zerrenda ez ziren Puigdemont eta Comin ageri, ez baitziren Madrilera joan Espainiako Konstituzioari men egitera.
Epaiaren arabera, Antonio Tajani 2019an Europako Parlamentuko presidente zenak ez zeukan Espainiako agintariei bidalitako zerrenda ofizialera mugatzea beste aukerarik.
Are gehiago, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, Europako Parlamentuak ez dauka eskumenik zerrenda horren "zehaztasuna" egiaztatzeko, eta, hortaz, Tajanik Espainiako agintariek bidalitakoa aintzat hartu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa