18:53

Politika

Eusko Legebiltzarra

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk akordioa lortu dute, Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

EITB Media

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztuko du ostegunean Legebiltzarrean, eta EAJk eta PSE-EEk babestu egingo dute.

  • Osakidetzako azterketa bat, BECen

    Osakidetzako azterketa bat, BECen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarreko alderdi nagusiek pausoa eman dute Imanol Pradales lehendakariak sustatutako osasun-itunaren bidean, Osakidetzari buruzko lehen akordioa itxita.

Hain zuzen ere, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Osasun Sailari Osakidetzako kontsolidazio prozesuak amaitzea eta lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eskatzeko ekimen parlamentarioa adostu dute.

Legez besteko proposamena ostegun honetan bozkatuko da Legebiltzarrean. Koalizio subiranistak aurkeztu du, eta jeltzaleek eta sozialistek babestu egingo dute.

Testuaren beste puntu batean, hiru alderdiek Osakidetzako langileei "egonkortasun handiagoa" emateko formulak jorratzeko deia egingo diote Osasun Sailari.

Era berean, Osakidetzako ESI bakoitzean dauden asistentzia-premiak eta beharrezko estalduren balorazioa egitea eskatuko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena