Politika
Nafarroa
EITB Media
ERCrekin Kataluniaren "finantzazio berezia" hitzartu ondoren iragarri zuten bilera-sorta joan den ostiralean hasi zen Imanol Pradales lehendakariarekin.
Maria Chivite Nafarroako presidentea. Artxiboko irudia: Nafarroako Gobernua
Espainiako Gobernuak Pedro Sanchez gobernuburuak erkidegoetako presidenteekin egingo dituen bilerak ixten jarraitzen du, eta urriaren 11n Maria Chivite agintari nafarra hartuko du, Moncloa Jauregian. Fernando Clavijo Kanarietako presidentearekin eta Jorge Azcon Aragoiko buruzagiarekin ere batzartuko da.
Bilera-sorta ERCrekin Kataluniarako "finantzazio berezia" hitzartu ondoren iragarri zen, eta joan den ostiralean abiatu zen Imanol Pradales lehendakariarekin, Alfonso Rueda Galiziako presidentearekin eta Juanma Moreno Andaluziako agintariarekin.
Pradalesek EAJren babesa berretsi zion Sanchezi legealdiaren egonkortasunari dagokionean; Ruedak eta Morenok, berriz, Kataluniarako finantzazio akordioa bertan behera uzteko eta Presidenteen Konferentzian eredu berri aldeaniztuna negoziatzeko eskatu zioten.
Pradalesek eta Chivitek euren sistema fiskalak (Kontzertu Ekonomikoa eta Hitzarmen Ekonomikoa) defendatu zituzten Noticias taldeko egunkarietan iragan asteburuan argitaratutako artikulu batean.
Ostiral honetan, Maria Jose Saenz de Buruaga, Gonzalo Capellan eta Adrian Barbon Kantabriako, Errioxako eta Asturiasko gobernuetako arduradun nagusiak hartuko ditu Sanchezek.
Eta urriaren 4rako bilerak itxita daude Gaztela-Mantxako presidente Emiliano Garcia-Page, Valentziako buruzagi Carlos Mazon eta Murtziako agintari Fernando Lopez Mirasekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa