18:07

Politika

Eztabaida Katalunian

2010-2012, Kataluniaren historiako agintaldi laburrena

Erredakzioa

Demokrazia ezarri zenetik, Katalunian hauteskundeak aurreratzen diren hirugarren aldia da, Jordi Pujol (1992-1995) eta Pascual Maragall (2003-2006) lehendakarien hiru urteko agintaldien ondoren.

  • Artur Mas Kataluniako presidentea.

    Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Artur Mas Kataluniako presidenteak hauteskundeak azaroaren 25era aurreratzen dituela iragarri du, gaur arratsaldean, Kataluniako Parlamentuan. Demokrazia ezarri zenetik X. legealdia izango da hurrengoa. Atzean gelditu dena, Kataluniaren historiako legealdi laburrena izan da, bi urte eskasekoa, hain justu.

Katalunian hauteskundeak aurreratzen diren hirugarren aldia da. Aurrez, erabaki bera hartu zuten Jordi Pujol presidenteak 1995ean eta Pascual Maragallek 2006an.

Azken hauteskundeak 2010eko azaroaren 28an egin ziren, eta orduko hartan, PSC, ERC eta ICV alderdiek osatutako gobernuak legegintzaldia agortu zuen.

Parlament berria osatu bitarteko bidea
Generalitateko presidenteak Kataluniako hauteskundeen deialdirako dekretua sinatzen duenean abian jarriko da hauteskunde-sistema. Ondoren, etorriko dira Parlamentaren desegitea, hauteskunde-batzordeen eratzea, hautagai-zerrendak aurkezteko epearen irekitzea, hauteskunde-kanpaina, gogoeta eguna eta hauteskunde eguna.

Azaroaren 25aren ondoren, hauteskunde-batzordeak emaitzen berri emango du, diputatuek karguak hartuko dituzte, parlamentu berria osatuko da, eta Generalitateko presidente berria aukeratuko da.

Kataluniako Parlamentua berritzen denean, orain arte bezala, 135 diputatu izango ditu, lau hauteskunde-barrutitan banatuta: Bartzelonatik 85 diputatu, Tarragonatik 18 diputatu, Gironatik 17 diputatu eta Lleidatik 15 diputatu.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena