09:39

Politika

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Sumarren asanbleak "bide politikoa markatzeko" eta "antolakuntzan sakontzeko" balioko duela dio Martinezek

O. A. | EITB Media

Sumar mugimenduko idazkari nagusi eta Kongresuko diputatuaren arabera, etxebizitza eta Osakidetzari lotutako politikak aldatu beharra dago, Euskadi "berriro abangoardia izateko".

  • Lander Martinez (Sumar) Euskadi Irratian

    Lander Martinez (Sumar) Euskadi Irratian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sumar Mugimendua azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo den batzar fundatzaile nazionala prestatzen ari da, "Alda dezagun euskal politika" goiburupean. Hain zuzen ere, gaur Sumar Mugimenduaren webgunean dokumentuak argitaratzen direnean ofizialki abiatuko da prozesua.

Lander Martinez Sumar mugimenduko idazkari nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, Sumarren I. Batzar Nazionalak bi helburu nagusi izango ditu: batetik, hurrengo hilabete eta urteetarako bide politikoa eta estrategikoa markatzea; bestetik, erakundearen antolakuntzan sakontzea.

Euskal politikan "aldatu beharreko asko" eta erronkei aurre egiteko "anbizio falta" dagoela nabarmendu du Martinezek. Horren esanetan, besteak beste, etxebizitza, Osakidetzari eta klima aldaketari lotutako politikak aldatu beharra dago, Euskadi "martxan" jartzeko eta "berriro abangoardia izateko". 

Batzar Nazionalean aurkeztuko diren balizko hautagaitzei dagokienez, Lander Martinezek ez du aparteko lehiarik aurreikusten eta hautagaitza bateratua aurkezteko itxaropena azaldu du. Ildo horretan, lidergo partekatuaren formula defendatu du.

Espainiako Diputatuen kongresuan bihar egingo da gastu mugaren gaineko eztabaida eta, gaur gaurkoz, Pedro Sanchezen gobernuan ez ditu babesak ziurtatuta. Gastu muga onartzen ez bada, ez da aurrekontu berririk izango. Gastu muga onartu ala ez, gobernuak aurrera egingo duela azpimarratu du Kongresuan Sumarren diputatu ere badenak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena