17:44

Politika

Alkartasun Eguna

EAren iritziz, EAJk sozialistekin egindako itunek erabakitzeko eskubidearen aldeko borroka baldintzatuko dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Argi utzi behar dute, noizean behingo adierazpenetatik haratago, erabakitzeko eskubidea ofizialtzeko prest dauden edo eskumenen inguruko eztabaida huts batean utziko duten gaia", esan du Eba Blancok.

  • La secretaria general de Eusko Alkartasuna, Eba Blanco

    La secretaria general de Eusko Alkartasuna, Eba Blanco

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Alkartasunako idazkari nagusi Eba Blancok zalantzan jarri du gaur, igandearekin, EAJ erabakitzeko eskubidearen alde borrokatzeko prest egotea, "kontuan hartuta sozialistekin itunak dituztela".

EAk Alkartasun Eguna ospatu du gaur Zornotzan, eta bertan alderdikide izandako Nestor Basterretxea eskultorea omendu du, jaio zenetik 100 urte bete direlako.

Bertan, Blancok zalantzan jarri du EAJren borondatea, "eskuak lotuta" dituelako sozialistekin egindako itunak tarteko.

"Argi utzi behar dute, noizean behingo adierazpenetatik haratago, erabakitzeko eskubidea ofizialtzeko prest dauden edo eskumenen inguruko eztabaida huts batean utziko duten gaia", esan du.

Horren iritziz, oinarri nahikoa daude, bai politikoak zein sozialak, estatus berria adosteko, eta, horrenbestez, "herri honi erabakitzeko eskubidea aitortzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena